Iñigo Pérez Soto (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1988kourtarrilaren 18a) nafar futbolari ohi ezkertia da. Puntaerdi, euskarri edo ezker atzelari lanetan aritu daiteke. Joko geldituan aditua da. Athletic futbol-taldearen harrobian hezia, 2009kourriaren 28an estreinatu zen lehen taldearekin Rayo Vallecanoren aurkako Errege Kopako partiduan. Osasuna taldean jokatu eta gero erretiratu zen, entrenatzaile bilakatuz.