Eskoziako literaturaren pizkundearen sustatzaile nagusietako bat izan zen XX. mendearen lehen erdian. Saiakerak eta satirak idatzi zituen batez ere. Eskoziako idazle nagusitzat hartua izan da, Robert Burnsekin batera, Eskoziako hizkuntzari literatura-maila eman baitzion.
Bere lanen artean azpimarragarri dira: A Drunk Man looks at the Thistle (1926), Stony Limits and other Poems (1934), Selected Poems of Hugh M. D. (1945), A Kist of Whistles (1947), Three Hymns to Lenin (1957). Hala ere, bere lanik azpimarragarriena Haud Ferrit da; horren lehen agerpena In Memoriam James Joyce (1955) izenekoa izan zen.