La Hoya de Buñol Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Chiva/Xiva hiriburua duena. Espainieraz batzuetan Hoya de Buñol-Chiva edo Hoya de Chiva-Buñol izenak ere ematen zaizkio, herri nagusi bien izenak islatzearren. Katalanez antzekoa gertatzen da: ohiko izena la Foia de Bunyol bada ere, la Foia de Bunyol-Xiva ere baliatzen da[1]. Tokiko hizkuntza aragoieraren eraginpeko espainiera da.
Geografia
Iparraldean Serranos eta Camp de Túria ditu, ekialdean Horta Oest eta Ribera Alta, hegoaldean Canal de Navarrés eta Valle de Cofrentes eta mendebaldean Requena-Utiel.
Eskualdeak 9 udalerri ditu, 817,30 km²ko azalera du eta 2005ean 37.061 biztanle zituen.
Udalerriak
Udalerria |
Biztanleria |
Azalera |
Dentsitatea
|
Alborache/Alboraig |
1.038 |
27,30 |
38,02
|
Buñol/Bunyol |
9.955 |
118,40 |
86,47
|
Cheste/Xest |
7.872 |
71,40 |
110,25
|
Chiva/Xiva |
14.167 |
178,70 |
79,27
|
Dos Aguas/Dosaigües |
439 |
121,50 |
3,61
|
Godelleta |
3.038 |
37,50 |
81,01
|
Macastre |
1.299 |
37,70 |
34,45
|
Siete Aguas/Setaigües |
1.349 |
110,60 |
12,19
|
Yátova/Iàtova |
2.123 |
118,20 |
17,66
|
Eskualde historiko-naturalak
Egun erabiltzen den eskualdea zenbait errealitate historiko-geografikotan bana daiteke:
Emili Beüten 1934ko eskualde naturalen banaketan egungo osaerarekin agertu zen salbuespen bakarrarekin, orduan Dos Aguas Canal de Navarrésen sartu baitzuen.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak