Eskualdeak 7 udalerri ditu, 370,10 km²ko azalera du eta 2005ean 2.505 biztanle zituen. Hiriburua Ademuz/Ademús da. Eskualde menditsua da, Turia ibaiak bustitzen duena (eskualdean Ibai Zuria bezala ezagutzen dena), nekazal aktibitatearekin (laboreak, barazkiak, bazka landareak...) artile abeltzaintza eta baso esplotazioarekin.
Geografia
Turia ibaiak eskualdean Teruelgo fosa handiaren zati den haran bat irekitzen du. Haran hau, ekialdetik, Javalambreko Mendilerroak inguratzen du, mendilerro honetako mendien artean, Alto de las Barracas edo Cerro Calderón (1.839 m) dagoelarik, Valentziako Erkidegoko mendirik garaiena. Mendebaldetik, berriz, Mendi Unibertsalak izeneko mendilerroaren azken mendi adarrek inguratzen dute, Cruz de los Tres Reinos bezalako mendiekin, hau, 1552 metrokoa.
Paco Candel (1925-2007) idazle eta intelektuala, Casas Altas herrian jaio zen. Sant Jordiko Gurutzea eta Kataluniako Generalitateko Urrezko Dominarekin saritua izan zen.
Eslava Blasco, Raúl: Ademuz y su patrimonio histórico-artístico. Ademuz, 2007. ISBN 978-84-606-4251-0
Eslava Blasco, Raúl: Vallanca y su patrimonio histórico-artístico religioso. Vallanca, 2006. ISBN 84-611-0024-7
Gargallo Gil, J.E.: Habla y cultura popular en el Rincón de Ademuz. Madril, 2004.
Rodrigo Alfonso, Carles: El Rincón de Ademuz, análisis comarcal. Valentzia, 1998.
Sánchez Garzón, Alfredo: Aproximación a la Historia del Convento de San Guillermo en Castielfabib y Noticia del Hospital de la Villa [1446, julio 1], Valentzia, 2001. ISBN 84-931563-3-7
Sánchez Garzón, Alfredo: Aportaciones al conocimiento de la Encomienda de Montesa en el Rincón de Ademuz, Valentzia, 2002. ISBN 84-931563-2-9
ABABOL. Instituto Cultural y de Estudios del Rincón de Ademuz (ICERA) ikerketa taldearen aldizkaria, 1995etik hiru hilabetean behin argitaratua.