How to Lose Friends & Alienate People (euskaraz Nola Galdu Lagunak eta Jendea Lerrokatu), 2008ko Robert B. Weide estatubatuarrak zuzendutako komedia film bat da. Toby Young britainiar kazetariak idatzitako 2001eko izenburu berdineko memorietan oinarritua dago. Simon Pegg, Kirsten Dunst, Danny Huston, Gillian Anderson, Megan Fox and Jeff Bridges, Max Minghella eta Margo Stilley aktoreek antzeztu zuten.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Sidney Young (Simon Pegg) etorkizun bikaina izan dezakeen britainiar kazetariak New Yorkeko aldizkari prestigiotsuenetako batean idazteko aukera izango du: "Sharps". Young, lotsagabea eta inongo printzipio, taktu eta autokontrolik gabeko gizasemea da, Manhattanen bere bidea egiten saiatuz, baina halabeharrez, bere jokaera zakar eta gustu txarreko txantxek estualdi ugari biziaraziko dizkiote.