Hormona antidiuretiko

Hormona antidiuretiko
SMILES isomerikoa
c1ccc(cc1)C[C@H]2C(=O)N[C@H](C(=O)N[C@H](C(=O)N[C@@H](CSSC[C@@H](C(=O)N[C@H](C(=O)N2)Cc3ccc(cc3)O)N)C(=O)N4CCC[C@H]4C(=O)N[C@@H](CCCN=C(N)N)C(=O)NCC(=O)N)CC(=O)N)CCC(=O)N
KonposizioaNeurohypophysial hormone, conserved site (en) Itzuli eta copeptin (en) Itzuli
Erabilera
Konposatu aktiboaHormona antidiuretiko
Rolahormona
Identifikatzaileak
InChlKeyKBZOIRJILGZLEJ-LGYYRGKSSA-N
PubChem644077
Gmelin34543

Hormona antidiuretiko (ADH) edo basopresina oxitozinarekin batera neurohipofisiak jariatutako hormona da. Hipotalamoko gorputz neuronaletan ekoizten da eta besikuletan sartuta neuronaren axoiaren bukaeraraino garraiatzen da. Axoiaren bukaera hau neurohipofisiraino heltzen da eta bertan exozitosiz askatzen da.

Hormona antidiuretikoak giltzurrunetako hodixka biltzaileetako eta hodixka distaletako zelulen mintzak urarekiko iragazkor bihurtzen ditu. Normalean zelula horiek urarekiko iragaztezinak izaten dira, beraz, ur birxurgapena areagotzen du hormona honek.

Giltzurrunetan uraren birxurgapena erraztuz basopresinak gehiegizko ur galera eragozten du.

Hormona hau bederatzi aminoazidoz osatua dago, honako hau izanik bere egitura: NH2-Cys-Tyr-Phe-Gln-ASN-Cys-Pro-Arg-Gly-NH2.

Bere jariaketaren erregulazioa bi faktoreren menpe dago:

  • Gorputzeko likidoen osmolaritatearen igoera. Osmolaritatearen aldaketak hipotalamoan kokatzen diren osmohartzaileek hautematen dituzte. Igoera hau sodio kontzentrazio igoera batek edo ur bolumen jaitsiera batek sortutakoa da. Osmolaritatearen igoera honek ADH-ren jariaketa aktibatzen du, estimulu zuzena eta erantzun bizkorrekoa da hau.
  • Gorputzeko likidoen bolumen igoera. Likido bolumena areagotzen denean, bihotzeko aurikulen zabalkuntza ematen da eta zabalkuntza hori hautematen duten hartzaileak aktibatzean ADH-ren jariaketa inhibitzen da.

Giltzurrunetan odola garbitzen da, daramatzan molekula toxikoak (katabolismoaren ondorioz sortutakoak: urea, azido urikoa, NH3...) gernuarekin kanporatzen direlako. Molekula toxiko hauek xurgatzeaz gain, ura ere xurgatzen da giltzurrunetan, geroago basopresinaren aurrean birxurgatzen dena giltzurrunetako hodi biltzaileetan.

Alkoholaren kontsumoak hormona honen inhibizioa eragiten du, ondorioz ez da ura birxurgatuko eta gernuaren bidez iraiztuko da.

Basopresinaren gabeziak diabetes geza izeneko gaitza sortzen du: gaixoak ur asko galtzen du gernuaren bidez (eguneko 10 litro), honek dauzkan ondorio kaltegarriak jasoz (egarri handia, deshidratazioa...)

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!