Honey, I Shrunk the Kids (euskaraz Laztana, Haurrak Txikitu Ditut) 1989ko Joe Johnston estatubatuar zinema zuzendariaren umorezko filma bat da. Bertan, Rick Moranis, Matt Frewer, Marcia Strassman, Kristine Sutherland, Thomas Wilson Brown, Amy O'Neill, Jared Rushton eta Robert Oliveri aktoreek antzeztu zutelarik.
Bi jarraipen izan ditu: Honey, I Blew Up the Kid (1992) eta Honey, We Shrunk Ourselves (1997), bai eta bere berezko telesaila ere, Honey, I Shrunk the Kids: The TV Show (1997-2000).
Filma honek Efektu bere onenen BAFTA Saria irabazi zuen.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Bere emaztearekin arazoak dituen Wayne Szalinski (Rick Moranis) zientzialari eta asmatzaileak izpi elektromagnetiko txikitzaile bat asmatu du, baina harekin gauzak lehertzea besterik ez du lortu. Wayne etxetik kanpo dagoenean, auzokidearen semea den Ron Thompson (Jared Rushton) mutikoak beisbol pilota bat indarrez jaurti eta asmatzailearen ganbararako lehioa hautsiz izpi txikitzailearen makina martxan jarriko du. Ron eta bere anai zaharra, Russel (Thomas Wilson Brown) eta Waynen semeak, Amy (Amy O'Neill) eta Nick (Robert Oliveri), ganbarara pilota berreskuratzeko asmoz igoko dira. Baina zoritxarrez pilota makina txikitzaileko laser izpia blokeatuz gelditu denez, haurrak suntsitu beharrean neurriz txikiagotzeko behar adina energia metatu du, honela pilota bila joan diren haurrak eta alboko sofa bat ere nimino bilakatuz. Hortik aurrera haurrak hainbat gorabehera igaro eta asmatzaileak heuren jatorrizko neurrira itzularazten saiatuko da.