Home of the Brave (euskaraz Ausarten Bizilekua), 2006ko Irwin Winkler estatubatuarrak zuzendutako drama film bat da. Samuel L. Jackson, Jessica Biel, Brian Presley, 50 Cent, Christina Ricci eta Chad Michael Murray aktoreek antzeztu zuten.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Irakeko Gerratik itzuli ostean, William Marsh (Samuel L. Jackson), Vanessa Price (Jessica Biel), Tommy Yates (Brian Presley), Jamal Aiken (50 Cent) eta Jordan Owens (Chad Michael Murray) soldaduak bizimodu zibilera berregokitzen saiatuko dira, baina gerra ondorioek ez diete lagako.