Home Alone 2: Lost in New York (euskaraz Etxean bakarrik 2: New Yorken galdua), 1992ko Chris Columbus estatubatuarrak zuzendutako komedia filma da. Macaulay Culkin, Joe Pesci, Daniel Stern, John Heard, Tim Curry, Brenda Fricker eta Catherine O'Hara aktoreek antzeztu zuten.
Home Alone (1990) aurrekaria eta Home Alone 3 (1997), Home Alone 4 (2002) eta Home Alone: The Holiday Heist (2012) jarraipenak ditu.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Eguberrietan, Kevin McCallister (Macaulay Culkin) mutikoa eta bere familia oporrak igarotzeko hegazkin bat hartzear daude, baina Kevin nahastu eta New York hirira daraman hegazkinera igo da; bertan, bakar-bakarrik eta inoren laguntzarik gabe dago.