His Dark Materials britainiar fantasiazko telesaila da, Philip Pullmanen izen bereko eleberri-sailean oinarrituta. BBC eta HBO artean ekoiztu zuten.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Istorioa mundu alternatibo batean girotuta dago: gizaki bakoitzak animalia bat dauka lagun, eta animalia horretan adierazten da norbere arima. Fantasiazko mundu horrek estilo viktoriarra dauka. Lyra neska protagonista umezurtza da, eta Oxforden (Erresuma Batua) bizi da, Jordan Collegeko irakasleekin. Sekretu arriskutsu bat deskubrituko du neskak. Desagertutako lagun baten bila abiatzen denean, hainbat abentura bizi izango ditu. Haur lapurtuen trama bat dago tartean.[1]