Hirugarren Federazioko XVI. multzoa artikuluan Errioxako taldeek Hirugarren Federazioa kategorian izan duten bilakaera agertzen da. Errioxako taldeekin batera bi euskal taldek ere hartzen dute parte, SD Oyonesa arabarrak eta CD Vianés nafarrak.
2021-22 denboraldian izan zuen aurreneko ekitaldia, COVID-19 pandemiak eragindako berrantolaketaren ondoren. Espainiako liga sistemari dagokionez 5. kategoria da, ez profesionala beraz. Bigarren Federazioa eta Erregional Preferentearen artean dago kokaturik.