Hiru Zutabe plaza (Bilbo)

Hiru Zutabe plaza (Bilbo)
Geografia
LurraldeaBilbo eta Ibaiondo
Map
Ezaugarriak
LoturakSan Frantzisko kalea
Cantarranas kalea
Miribilla kalea

Hiru Zutabe Plaza Bilbo udalerrian dagoen plaza bat da, Bizkaiko lurralde historikoan, Bilbo Zaharra eta San Frantzisko auzoen arteko mugan dagoena.

Kokapena

Hiru Zutabe plaza Miribilla, Bilbo Zaharra, Martzana eta San Frantzisko kaleen bidegurutzean dago. Ibaiondo barrutian dago, Bilboko 5. barrutia dena.

Plaza, 2008ko berriztapenaren ostean

Plazaren ibilbidea aldatu egin zen Miribillako auzo berria eraikitzeko obren ondorioz, Miribillako Zatikako Planean[1] oinarrituta, hiriko eremu zehatz horretarako Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) gidalerroak jasotzen dituen hirigintza-dokumentua. Plan horren helburua San Luis meategia egon zen lursailak urbanizatzea zen. 1997ko[2] eta 2007ko[3] Udal Izendegiko planoetan egiazta daitekeenez, eremua goitik behera aldatu zen eta, ondorioz, plazak 2 atari izatetik 6 izatera igaro zen. 2000ko abenduaren 26ko Alkatetzaren dekretuaren bidez, bere ibilbidea San Luis meategi zaharraren sarrera izandako lekutik hasi, Olano kale berrira iritsi, eta Cantarranas kalean amaitzea erabaki zen.[4]

Bilbo Zaharra auzoko hirigintzako esku-hartzearen lehen fasearen[5] ondoren, bigarren fase bat egin zen, SURBISAk[6] 2008an egindakoa. Bigarren fase horrek zuzenean eragin zion plazari, saneamendua, elektrizitatea eta telekomunikazioak berrituz eta espazio libreen diseinuan arreta berezia jarriz. Horren ondoren, plaza egungo konfigurazioa hartu zuen.[7]

Historia

Hiru Zutabeen plaza bidegurutze baten ondorioz sortu zen, inoiz plaza gisa planifikatu gabe. Hori gutxi balitz, Miribillako meategien ondoan eraikia izateak zuzenean eragin zion plazari, inguruko jornalarien etxebizitzen premiari erantzuteko hirigintza-inprobisazioak erabat baldintzatuta. 1498. urteko dokumentuak "Talaiako leku"[8] gisa aipatzen dute eremua, eta han badakigu urteetan zehar izen hori zuen etxe batek iraun zuela, eta etxe hori ere ostatua izan zela.[9] Hortik aurrera lekuak izandako izenak aldatu eta gainjarri egiten dira, Bilbo hiribilduaren eta Abandoko Elizatearen arteko mugan egotearen ondorioz. Iturri batzuen arabera, Bilbok ondoko elizatearekin zuen muga seinalatzen zuten hiru mugarriri zor zaio egungo izenaren jatorria. Bere aldetik, Teofilo Guiard Larraurik 1906ko Historia de la Noble Villa de Bilbao lanean "hiru arteen" izenarekin identifikatzen du lekua.[10] Edozein moduan ere, ziur dakiguna zera da, XIX. mendearen amaierara arte eraikin berezi bat egon zela leku honetan, arku eta zutabeduna.[4]

Enklabe horren izenen auzia nahasia da, eta dokumentazio historikoan zaila izan da herriak erabiltzen zituen izenak eta bi udalek emandako izen ofizialak bereiztea:

Hiru Zutabe

Bilboko 1768ko udalaren dokumentazioan, "Hiru Zutabeen Etxea"[11] izeneko baten existentziari buruzko lehen erreferentzia aurkitzen dugu. 1805eko dokumentuak eta garaikideak ere badaude, "Hiru Zutabeen auzoa"[12] edo "Allende la Puente auzoko Hiru Zutabeak" eremuari buruzkoak.[13]

La Verónica plazatxoa

1837an, Veronicako Plaza (plazatxoa ere esaten zaio) bezala agertzen da Bizkaiko Foru Aldundiaren dokumentu batean.[14]

San Antonio plazatxoa

1863. Bilbo Zaharreko artileen biltegiaren zuzendari Maximo Agirreren alargunak Rodrigo Orbegozori 1863ko apirilean eskatutako proiektu batean landutako eremuaren planoaren arabera, bazegoen "Hiru Zutabeena" izeneko eraikin bat, eta haren oinarrizko altxaera bat erreproduzitzen du, non zutabe eta arku deigarriak ikusten diren. Plano horretan, plazari San Antonio plazatxoa esaten zaio oraindik, eta Miribilla kaleari San Antonio Txikia deitzen zaio. Gaur egungo San Frantzisko kalea Balmasedako errepidea bezala agertzen da eta Martzana bide bat besterik ez da.[15]Urte gutxi batzuk geroago, 1868an, Abandoko Udalaren agiri batean Veronikako Plazatxoa izenarekin topatzen dugu eremua.[16]

On Diego Lopez Haroko plazatxoa

1872ko dokumentu batean, kale gisa aipatzen dute Veronica, eta, aldi berean, San Antonio plazatxoa aipatzen dute esanez garai horretan On Diego Lopez Haroko plazatxoa zela bere izena. Horixe izan zen Abandoko Udalak plazari eta egungo Miribilla kaleari emandako azken izena.[17]

Hiru Zutabe Plaza

1876an dokumentazio ofizialean Hiru Zutabeko plaza bezala agertzen da.[18] Hala ere, denbora asko beharko da plaza Bilboko udal-izendegian agertzeko. 1925-1926koan agertzen da, baina Hiru Zutabe Auzo gisa, auzo horretan Basanta kalezuloa, Fuente kalea eta San Frantzisko kalearen hasiera biltzen direlarik. 1940ko izendegian, azkenik, plazatxo gisa agertzen da, oraingoan Bilbo Zaharra auzoan integratua.[19]

Ikuztegi zaharrerako sarrera

Ikuztegia

1868an, Bilboko lehen garbitegi publikoa eraiki zuen Udalak, eta aurrerapen sanitario handia izan zen. San Anton zubi zaharraren ondoan egon zen, gero zubi berria eraikiko zen lekuan, eta, ondorioz, eraitsi egin behar izan zuten. 1889an Edesio Garamendi udal arkitektoak garbitegi bat proiektatu zuen, Hiru Zutabeetan eraiki zena.[20]Goizeko seietatik (udan bostak) gaueko bederatziak arte zabalik egoten zen, eta leku horietan ezin zen ez gizonik ez haurrik sartu, leku horiek soilik emakumeentzako espazioa bihurtuz.[21] Eraikina duela urte batzuk desagertu zen, eraitsita, baina 2019ko azaroan arropa garbitzen lan egin zuten emakumeei omenaldi herrikoia egin zieten garbitegi zaharraren kokalekuan.[22][23]

Langile Zentroa

XIX. mendean Bilbo Zaharra eta San Frantzisko auzoetan klase proletarioaren pilaketa gertatzeak ere isla izan zuen bertako langile klasearen antolaketan. San Frantzisko auzoan, 1886an, Euskal Herriko lehen Elkarte Sozialista[24] sortu zen, eta lehen Langile Zentroa[25] eratu zen ere, 1900 urteaz geroztik Hiru Zutabe plazan egoitza izan zuena.[26]

Plaza, 2008ko berriztapenaren ostean

Hono denda

San Frantzisko kaleko 2. zenbakian, Hiru Zutabe plazako espazioaren barruan, Bilboko eraikinik txikienetako bat dago. Bi solairu ditu altueran, eta duela urte gutxi arte gozoki-denda bat egon zen bertan. Saez ahizpek lekukoa hartu zioten Honorina amari, 60ko hamarkadatik gobernatu zuenari.[27][28]

Erreferentziak

  1. «Bilbaopedia - Plan Parcial de Miribilla» www.bilbaopedia.info.
  2. Bilboko Udal Izendagia.1997. .
  3. Bilboko Udal izendegia.2007. .
  4. a b «Bilbaopedia - Tres Pilares. Plaza» www.bilbaopedia.info.
  5. Bilbao Ría 2000 aldizkaria 1.zenbakia. .
  6. Zer da SURBISA?. .
  7. «Hiru Zutabe plaza/Bilbo Zaharra plaza eta kalea» Surbisa.
  8. Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. Atala MUNICIPAL Funtsa ARCHIVO MUNICIPAL DE BILBAO Signatura BILBAO ANTIGUA 0303/001/012 Datak 1498. .
  9. Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. Atala JUDICIAL Funtsa CORREGIDOR Funts-azpia CIVIL Signatura JCR3577/008 Datak 1646-11-26. .
  10. Guiard Larrauri 1906, 440 orr. , II liburukia.
  11. Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. Atala MUNICIPAL Funtsa ARCHIVO MUNICIPAL DE BILBAO Signatura BILBAO ANTIGUA 0443/001/014 Datak 1768. .
  12. Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. Atala MUNICIPAL Funtsa ARCHIVO MUNICIPAL DE BILBAO Signatura BILBAO ANTIGUA 0494/001/029 Datak 1805. .
  13. Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. Atala MUNICIPAL Funtsa ARCHIVO MUNICIPAL DE BILBAO Signatura BILBAO ACTAS 0235/445 Datak 1814. .
  14. Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. Atala ADMINISTRACIÓN DE BIZKAIA Azpiatala SEGURIDAD PUBLICA, GUERRAS Y SERVICIO MILITAR Signatura AQ01570/076 Datak 1837. .
  15. Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. Atala MUNICIPAL Funtsa ARCHIVO MUNICIPAL DE BILBAO Signatura BILBAO PLANOS Y BANDOS 0239 Datak 1863. .
  16. Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. Atala MUNICIPAL Funtsa ARCHIVO MUNICIPAL DE ABANDO Signatura ABANDO 0047/011 Datak 1868. .
  17. Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. Atala JUDICIAL Funtsa JUZGADO DE PRIMERA INSTANCIA DE BILBAO Azpifuntsa CIVIL Signatura JCR3772/009 Datak 1872-12-16 / 1873-07-28. .
  18. Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. Atala MUNICIPAL Funtsa ARCHIVO MUNICIPAL DE BILBAO Signatura BILBAO PRIMERA 0194/036 Datak 1876. .
  19. «Archivo Municipal de Bilbao , Consulta de Nomenclatores» www.bilbao.eus.
  20. Olalde, Rafa. (2024-01-30). «Lavadero de la Plaza de los Tres Pilares» Edificios Insignes Desaparecidos en Bilbao.
  21. Gondra Rezóla, Juan. (2003). «Los lavaderos públicos de Bilbao» Periódico Bilbao.
  22. «El documental Latsariak» EITB 2022-06-17.
  23. Crespo, Lavaderos públicos / Juan. Lavadero de la Plaza de los Tres Pilares. .
  24. «Bilbaopedia - Agrupación Socialista de Bilbao y Federación Socialista» www.bilbaopedia.info.
  25. Izarzelaia Izagirre 2001, 150 orr. .
  26. Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. Atala MUNICIPAL Funtsa ARCHIVO MUNICIPAL DE BILBAO Signatura BILBAO CUARTA 0419/014 Datak 1900. .
  27. «Los comercios de toda la vida son la esencia de Bilbao La Vieja» EITB.
  28. PARDO, MIGUEL ÁNGEL. (2010-12-13). «Medio siglo endulzando San Francisco» Deia.

Bibliografia

Kanpo estekak

Read other articles:

Kementerian Pariwisata dan Ekonomi KreatifRepublik IndonesiaLambang Kementerian Pariwisata dan Ekonomi KreatifBendera Kementerian Pariwisata dan Ekonomi KreatifGambaran umumDibentuk10 Juli 1959; 64 tahun lalu (1959-07-10)Dasar hukum pendirianPeraturan Presiden Nomor 96 Tahun 2019Bidang tugasPariwisata dan ekonomi kreatif Susunan organisasiMenteriSandiaga Salahuddin UnoWakil MenteriAngela TanoesoedibjoSekretaris KementerianNi Wayan Gini Adnyani AlamatKantor pusatGedung Sapta PesonaJalan M...

 

Bay in Anne Arundel CountyHerring BayView southeast across Herring Bay from MD 423 in Fairhaven-on-the-BayHerring BayLocationAnne Arundel County[1]Coordinates38°45′10″N 76°32′36″W / 38.75278°N 76.54333°W / 38.75278; -76.54333TypeBay[1]Part ofChesapeake BaySurface elevation0 feet (0 m)[1] Herring Bay is a bay in Anne Arundel County in the U.S. state of Maryland. It lies in the mid-Chesapeake Bay along the western shore. Refe...

 

Breaking at the Summer OlympicsGoverning bodyWDFEvents2 (men: 1; women: 1)Games 1896 1900 1904 1908 1912 1920 1924 1928 1932 1936 1948 1952 1956 1960 1964 1968 1972 1976 1980 1984 1988 1992 1996 2000 2004 2008 2012 2016 2020 2024 Medalists The 2024 Summer Olympics will introduce the sport of breaking or breakdancing to the Summer Olympic program for the first time.[1] There will be two medal events, one each for men and women, with 16 b-boys and b-girls competing.[2] Breaking ...

Die katholische Pfarrkirche St. Stephanus in Oberthal Weitere Ansicht der Kirche Die Kirche St. Stephanus ist eine katholische Pfarrkirche im saarländischen Oberthal, Landkreis St. Wendel. Sie trägt das Patrozinium des heiligen Stephanus. In der Denkmalliste des Saarlandes ist die Kirche als Einzeldenkmal aufgeführt.[1] Inhaltsverzeichnis 1 Geschichte 2 Architektur und Ausstattung 3 Glocken 4 Orgel 5 Weblinks 6 Einzelnachweise Geschichte Im Juni des Jahres 1803 erfolgte durch den B...

 

  لمعانٍ أخرى، طالع سانت ماريز (توضيح). سانت ماريز   الاسم الرسمي (بالإنجليزية: St. Marys)‏    الإحداثيات 39°23′47″N 81°11′59″W / 39.396388888889°N 81.199722222222°W / 39.396388888889; -81.199722222222  تاريخ التأسيس 1849  تقسيم إداري  البلد الولايات المتحدة[1]  التقسيم الأعلى م...

 

Robert Roberts HittAnggota Dewan Perwakilan Rakyat A.S.dari dapil 13 IllinoisMasa jabatan4 Maret 1903 – 20 September 1906PendahuluVespasian WarnerPenggantiFrank O. LowdenAnggota Dewan Perwakilan Rakyat A.S.dari dapil 9 IllinoisMasa jabatan4 Maret 1895 – 3 Maret 1903PendahuluThomas J. HendersonPenggantiHenry S. BoutellAnggota Dewan Perwakilan Rakyat A.S.dari dapil 6 IllinoisMasa jabatan4 Maret 1883 – 3 Maret 1895PendahuluThom...

تحتاج هذه المقالة إلى الاستشهاد بمصادر إضافية لتحسين وثوقيتها. فضلاً ساهم في تطوير هذه المقالة بإضافة استشهادات من مصادر موثوقة. من الممكن التشكيك بالمعلومات غير المنسوبة إلى مصدر وإزالتها. (ديسمبر 2022) FEZF1 المعرفات الأسماء المستعارة FEZF1, FEZ, ZNF312B, HH22, FEZ family zinc finger 1 معرفات خار...

 

Ngô Minh HiếuSinh8 tháng 10 năm 1989 (34 tuổi)Gia Lai, Việt NamQuốc tịch Việt NamTên khácHieuPC/Hiếu PC[1]Dân tộcKinhTrường lớpTrường Đại học Khoa học Tự nhiênNghề nghiệpChuyên gia an ninh mạngTổ chứcTrung tâm Giám sát và An toàn không gian mạng Quốc giaNổi tiếng vìÁn tù 13 năm tại Mỹ vì đánh cắp thông tin người dùng[2]Quê quánGia Lai Ngô Minh Hiếu (còn được gọi là Hiếu ...

 

Atlas Oryx (dinamai antelop Oryx) adalah helikopter utilitas menengah yang diproduksi oleh Atlas Aircraft Corporation (sekarang Denel Aviation) dari Afrika Selatan. Helikopter ini adalah versi upgrade dan ulang dari Aérospatiale Puma, setara dengan Eurocopter Super Puma, dan menawarkan peningkatan kinerja atas asli, selain memotong biaya operasional sebesar 25 sampai 30%. Referensi http://www.airforce-technology.com/projects/atlas-oryx/ Artikel bertopik pesawat terbang dan penerbangan ini ad...

Filipino writer This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Francisco Arcellana – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (December 2009) (Learn how and when to remove this template message) Francisco ArcellanaBornFrancisco Arcellana[1](1916-09-06)September 6, 1916Manila, Philippine IslandsDi...

 

American screenwriter, director and producer Akiva GoldsmanGoldsman at the 2019 San Diego Comic-ConBorn (1962-07-07) July 7, 1962 (age 61)New York City, New York, U.S.Occupation(s)Director, producer, writerYears active1994–presentSpouses Rebecca Spikings ​ ​(m. 2004; died 2010)​ Joann Richter ​ ​(m. 2014)​ Children2AwardsAcademy Award for Best Adapted ScreenplayA Beautiful Mind (2001) Akiva Goldsman...

 

Pioneers of fluid mechanicsArchimedesEvangelista TorricelliBlaise PascalDaniel Bernoulli The history of fluid mechanics is a fundamental strand of the history of physics and engineering. The study of the movement of fluids (liquids and gases) and the forces that act upon them dates back to pre-history. The field has undergone a continuous evolution, driven by human dependence on water, meteorological conditions and internal biological processes. The success of early civilizations, can be attr...

Gedung Stoomvaart Maatschappij Nederland Surabaya adalah kantor operasional Stoomvaart Maatschappij Nederland yang merupakan cabang dari kantor pusat yang berkedudukan di Batavia. Stoomvaart Maatschappij Nederland (SMN) didirikan di Amsterdam pada tanggal 13 Mei 1870.[1] Perusahaan ini membuka cabang di Hindia Belanda dengan tujuan pelayaran berfokus pada rute negeri Belanda dan Jawa melewati Terusan Suez yang kemudian lebih populer dengan istilah pelayaran pos. Perusahaan ini juga me...

 

1953 film by Raoul Walsh Gun FuryTheatrical PosterDirected byRaoul WalshScreenplay byIrving WallaceRoy HugginsBased onTen against Caesar1952 novel by K.R.G. GrangerProduced byLewis J. RachmilStarringRock HudsonDonna ReedPhilip CareyRoberta HaynesCinematographyLester WhiteEdited byJerome ThomsJames SweeneyMusic byMischa BakaleinikoffArthur MortonColor processTechnicolorProductioncompanyColumbia PicturesDistributed byColumbia PicturesRelease date November 11, 1953 (1953-11-11) Ru...

 

Voor het boek en de film, zie Mens erger je niet (boek) en Mens erger je niet (film). Mens erger je niet! Speelbord met pionnen Aantal spelers 2, 3, 4 of 6 Leeftijd 6+ Voorbereidingstijd 1 minuut Speelduur 30 minuten Auteur Josef Friedrich Schmidt Portaal    Dagelijks leven Speelbord Close-up Mens erger je niet! is een bordspel voor twee tot zes spelers. De oorsprong van het spel ligt in India. Een vereenvoudigde versie van het traditionele Indiase spel Pachisi werd in 1896 onder de...

Dark-colored, fine-grained, non-granitic intrusive or extrusive igneous rock For other uses, see Traprock (disambiguation). The East Rock trap rock ridge overlooking New Haven, Connecticut, U.S. Trap rock forming a characteristic pavement, Giant's Causeway and Northern Ireland Trap rock cliff overlooking the Hudson River from an overlook on the Hudson Palisades in Bergen County, New Jersey, U.S. Trap rock forming a characteristic stockade wall, Giant's Causeway, Northern Ireland Trap rock, al...

 

American actor, composer, director (b. 1946) For the computer scientist, see Jon Rubinstein. This article's use of external links may not follow Wikipedia's policies or guidelines. Please improve this article by removing excessive or inappropriate external links, and converting useful links where appropriate into footnote references. (July 2023) (Learn how and when to remove this template message) This biography of a living person needs additional citations for verification. Please help by ad...

 

VillarrealNama lengkapVillarreal Club de Fútbol S.A.D.JulukanEl Submarino Amarillo(Kapal selam kuning)Berdiri10 Maret 1923; 100 tahun lalu (1923-03-10) as Club Deportivo VillarrealStadionStadion la Cerámica(Kapasitas: 23.500)Presiden Fernando RoigPelatih kepala Quique SetiénLigaLa Liga2022–2023La Liga, ke-5 dari 20Situs webSitus web resmi klub Kostum kandang Kostum tandang Kostum ketiga Musim ini Villarreal Club de Fútbol, S.A.D. (bahasa Valencia: Vila-real Club de Futbol,...

Sculpture by Constantin Brancusi Princess XArtistConstantin BrâncușiYearBetween 1915–1916TypeBronze sculpture, limestone baseDimensions61.7 cm × 22.2 cm × 40.5 cm (24.3 in × 8.7 in × 15.9 in) For the musician known as Princess X, see Princess X (Singer). Princess X is a sculpture by the artist Constantin Brâncuși depicting the Princess Marie Bonaparte, a psychoanalyst in her own right and great supporter of Freud....

 

ألكساندر تورتشينوف (بالأوكرانية: Олександр Валентинович Турчинов)‏  معلومات شخصية الميلاد 31 مارس 1964 (العمر 59 سنة)دنيبروبتروفسك، الاتحاد السوفيتي الجنسية أوكراني عضو في المجلس الأعلى الأوكراني السادس  [لغات أخرى]‏،  والدورة البرلمانية الأوكرانية الخامسة ...

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!