Hermann Wilhelm Göring (Rosenheim, 1893ko urtarrilaren 12a - Nurenberg, 1946ko urriaren 15a) alemaniar politikari eta militarra izan zen, Hitlerren ordezkaria eta Luftwafferen komandante gorena izandakoa.
Bizitza
Lehen Mundu Gerran sarri kondekoratu zuten. Manfred von Richthofenen azken oinordekoa izan zen.
1922an Alderdi Nazionalsozialistan sartu zen. SAko buru izendatua, 1923ean Municheko estatu kolpea emateko ahaleginean parte hartu zuen. 1928an diputatu hautatu zuten; 1932an Reichstageko lehendakari hautatu zuten eta baliabide guztiak erabili zituen, negozio munduan batez ere, Hitler kantziler izan zedin (1933). Honek kargurik gorenenetara deitu zuen: Aire ministro eta Luftwaffeko komandante (1935), Reicheko mariskal eta gerrako ekonomiako buru nagusi (1940) izan zen.
Oso bizitza lasaia egin zuen, ondasun oparoak bereganatuz eta naziek hartzen zituzten lurraldeetako artelan-bildumak osatuz. Luftwaffek izan zituen hondamenen ondorioz, Göringen ospea ilundu egin zen: Hitlerrek baztertu egin zuen (lehenago bere ondorengotzat hautatu bazuen ere), eta alderditik egotzi 1945ean. Nurenbergeko epaiketetan heriotzara kondenatu zuten; kartzelan bere burua hil zuen pozoituta.
Erreferentziak
Kanpo estekak