Henry Gray (Londres, 1827 - ibidem, 1861eko ekainaren 13a) ingeles anatomista eta zirujaua izan zen.
1842an Londresko Saint George Ospitalean sartu zen ikasle. 1848an Kirurgialarien Errege Elkargoa saria irabazi zuen The Origin, Connexions and Distribution of nerves to the human eye and its appendages, illustrated by comparative dissections of the eye in other vertebrate animals lanarekin. In 1852. 25 urterekin, Royal Societyko kide hautatu zuten. 1858an Anatomia ospetsuaren lehen edizioa argitaratu zuen, Henry Vandyke Carterren ilustrazioekin. Liburua gaur egun ere argitaratzen da.
34 urterekin hil zen baztangaz.
Lanak
- The Origin, Connections, and Distribution of Nerves to the Human Eye and its Appendages, illustrated by Comparative Dissections of the Eye in Other Vertebrate Animals (1848) - saiakera
- On the Structure and Use of Spleen (1854) - Henry Vandyke Carter ilustratzailea
- Descriptive and Surgical Anatomy 1st Edition (1858ko abuztua) - Henry Vandyke Carter – Grayren Anatomia bezala ezagutzen da.
- Descriptive and Surgical Anatomy 2nd Edition (1860ko abendua) - Henry Vandyke Carter eta John Gulse Westmacott ilustratzaileak - Grayren Anatomia bezala ezagutzen da.
Kanpo estekak