Hazkundearen mugak (jatorrizko izenburua, ingelesez: The Limits to Growth) 1972. urtean argitaratutako txosten bat da,[1] baliabideen hornidura finitua duten ekonomia eta biztanleriahazkunde esponentzialen simulazio informatikoan oinarritua. Erromako Klubaren aginduz egina,[2] ikerketaren emaitzak 1971. urteko udan aurkeztu zituzten, Moskun eta Rio de Janeiron egindako nazioarteko bileretan.[1]:186 Txostenaren egileak Donella H. Meadows, Dennis L. Meadows, Jørgen Randers eta William W. Behrens III dira, 17 ikertzailek osatutako taldearen buru.[1]:8
Argitaratu zenetik, liburuaren 30 bat milioi ale saldu dira, 30 hizkuntzatan.[3] Eztabaida sortzen jarraitzen du[4][5], eta ondorengo hainbat argitalpenen gaia izan da.[6]Hazkundearen mugak: 30. urteko eguneratzea (jatorrizko izenburua, ingelesez: The Limits to Growth: The 30-Year Update) 2004an argitaratu zen; eta 2012an, Jørgen Randersek, liburuaren jatorrizko egileetako batek, 40 urterako iragarpena argitaratu zuen:2052: A Global Forecast for the Next Forty Years.
1972. urte hura oso atzean eta antzeko analisiak egin izan dira hamarkada batzuk geroago.[7][8]
Erreferentziak
↑ abcMeadows, Donella H.; Meadows, Dennis L.; Randers, Jørgen; Behrens III, William W.. (1972). Universe Books ISBN0876631650. (Noiz kontsultatua: 2017-11-26).