Hatz bakoitzak hiru hatz-hezur ditu, erpuruak izan ezik, bi besterik ez baititu. Hiru hauek falangea, falangina eta falangeta dira, ahurretik hatz-puntetaraino.
Azken honetan hazten da azazkala. Hatz-hezur honek nerbio ugari ditu, eta hortaz sentsibilitate handia du, batez ere hatz-mamian. Hatz-markak sortzen dituzten ximur txikiek ukimenenean funtzio handitzailea dute. Hatz-puntetako azalak zerbait ukitzean, ximur hauek mikro-bibrazioak eragiten dituzte, nerbio-sistemak sumatu eta burmuinak interpretatzen dituenak[1].
Polidaktilia deritzo ohikoa baino hatz edo behatz gehiago garatzen dituen nahasmendu genetikoari. Ohikoa baino hatz edo behatz gutxiago garatzen dituenari ektrodaktilia deritzo.
Biologia
Hau da hatzen sortze ordena, umekiaren garapenean: nagia, txikia, luzea, erakuslea eta, azkena, erpurua.
Hatzek ez dute giharrik. Tendoien bidez mugitzen dira, besoan kokatutako giharrei lotuak.
Erreferentziak
↑Scheibert et al. The Role of Fingerprints in the Coding of Tactile Information Probed with a Biomimetic Sensor ; Science, doi:10.1126/science.1166467, 2009