Hasle

DNA erreplikazio urkila. RNA haslea goian etiketatuta.

Hasleak harizpi bakarreko azido nukleiko kate laburrak dira, organismo bizidun guztiek erabiltzen dituztenak DNAren sintesia hasteko. DNA polimerasa entzima (DNAren erreplikazioa burutzen duena) nukleotidoak gehitzeko gai da soilik 3’ mutur aske batera, eta beraz, erreplikatu nahi den DNA kateari hasle bat lotuta egotea beharrezkoa da entzima honek erreplikazioa burutu ahal izateko.[1] DNA polimerasak nukleotidoak gehitzen ditu RNA hasleari lotu ostean eta DNA kate osoa sintetizatzen du. Ondoren, RNA zati hauek kendu behar dira eta DNArekin ordeztu, eta prozesu horretan “nick” izeneko koska bat geratzen da, ligasa izeneko entzima batek konpontzen duena, hau da, hutsunea kentzen da bi zatiak lotuz.[2] RNA hasleen ezabaketan hainbat entzimek hartzen dute parte; hala nola, Fen1, Lig1, etab., DNA polimerasarekin era koordinatuan lan egiten dutenak RNA nukleotidoen ezabaketa eta DNA nukleotidoen gehiketa modu egokian egiten dela ziurtatuz. Organismo bizidunek soilik RNAzko hasleak erabiltzen dituzte, baina biokimikako eta biologia molekularreko laborategiko tekniketan, non DNAren sintesia in vitro burutu behar den (DNA sekuentziazioan edo PCRan, adibidez), askotan DNAzko hasleak erabiltzen dira, tenperaturarekiko egonkorragoak diren aldetik. Hasleak laborategian diseinatu daitezke erreakzio espezifikoetarako, PCRrako (Polymerase Chain Reaction) adibidez. PCRrako  hasleak diseinatzerakoan, hainbat ezaugarri hartu behar dira kontuan; hala nola, haslearen fusio tenperatura eta hibridazio tenperatura. Halaber, haslea itsatsiko den DNAren sekuentzia espezifikoki aukeratu behar da, eta horretarako BLAST (Basic Local Alignment Search Tool) herramienta erabiltzen da, zeinak DNA eskaneatzen duen eta haslea lotzeko toki espezifikoak hautatzen dituen.

in vivo RNA hasleak

Organismo bizidunek RNA hasleak erabiltzen dituzte DNA kate baten sintesia hasteko. Primasa izeneko entzimek DNArekiko osagarriak diren RNAzko hasleak gehitzen dituzte de novo aurreranzko eta atzerantzko urkiletan. Haslearen 3’-OH asketik abiatuta, DNA polimerasa batek DNA kate osoa sintetizatu dezake. DNA erreplikazioan, aurrerazko urkila modu jarraituan sintetizatzen da, erreplikazio urkilaren norazko berean, soilik hasierako RNA haslea behar duelarik. Aldiz, atzerantzko urkilean, moldeak 5 ’→3’noranzkoa dauka, baina DNA polimerasak ezin ditu 3’→5’ noranzkoan nukleotidoak gehitu, eta beraz, DNA ‘atzerantz’ sintetizatzen da, zatika, erreplikazio urkiletik urruntzen diren fragmentu laburretan. Fragmentu hauei Okazaki zatiak deritze. Atzerazko urkilean DNAren sintesia zatika egiten denez, hainbat RNA hasle behar dira, bat zati bakoitzeko. Hortaz, DNA katean zehar primasek hainbat RNA hasle sakabanatzen dituzte, ondoren, DNA polimerasak erabiliko dituenak DNA 5’→3’ noranzkoan sintetizatzeko.[1]

DNAren sintesia burutu ahal izateko RNA hasleen beharraren beste adibide bat alderantzizko transkripzioa da. Alderantzizko transkriptasa RNA harizpi bat moldetzat erabilita DNA harizpi osagarri bat sintetizatzen duen entzima da. Kasu hoentan ere, DNA polimerasak 3’ mutur aske bat egotea behar du sintesia hasi ahal izateko, eta beraz, hasleak ere erabili behar dira.[1]

Hasleen ezabaketa

Okazaki zatiak sintetizatu direnean, RNA hasleak ezabatzen dira (mekanismoa ezberdina da eukariotoetan eta prokariotoetan) eta DNA nukleotidoekin ordezkatzen dira, hutsuneak betez. Ondoren, DNA ligasak zatiak lotzen ditu, harizpi berriaren sintesiari amaiera emanez.[1]

Prokariotoetan, DNA polimerasa I entzimak sintetizatzen ditu Okazaki zatiak, aurreko RNA haslera heltzen den arte. Ondoren, entzima berak 5’→3’ exonukleasa aktibitatea burutzen du, RNA haslearen nukleotidoak ezabatuz eta desoxirribonukleotidoak gehituz, eta okazaki zatiaren eta ordeztutako haslearen artean lotura aske bat utziz. Lotura aske hauek DNA ligasek lotzen dituzte.

Hasle eukariotikoak ezabatzeko, δ DNA polimerasak Okazaki zatiak sintetizatzen ditu, 5’→3’ norabidean, eta aurreko Okazaki zatiko RNA haslearekin topo egitean, haslearen 5’ muturra ezabatzen du bere nukleasa aktibitateagatik.[3]

Hasle sintetikoen erabilerak

Hasle sintetikoak kimikoki sintetizatutako oligonukleotidoak dira, normalean DNAzkoak, espezifikoki diseinatu daitezkeenak DNA kate baten toki espezifiko batean lotzeko. Soluzioan, hasleak espezifikoki hibridatzen dira DNA katearekin, Watson-Crick osagarritasun ereduari jarraituz. Hasle sintetikoak sortzeko eta gure beharren arabera diseinatzeko ahalmena ezinbesteko herramienta bat da biologia molekularrean. Esaterako, DNAren sekuentziaziorako, Sanger-en metodoan eta Next-Gen metodoan hasleak behar dira erreakzioa hasi ahal izateko.[1]

PCRrako hasleen diseinua: Hasleak izan behar dituzten ezaugarriak

PCRak (Polymerase Chain Reaction) hasle espezifiko pare bat erabiltzen du, bakoitza anplifikatu nahi den sekuentziaren mutur batean kokatuz, mutur bakoitzetik DNAren elongazioa burutzeko. Hasle hauek normalean 18 eta 24 nukleotidoko luzeera daukate eta soilik anplifikatu nahi den sekuentziaren aurretik eta atzetik dauden leku espezifikoetan hibridatu daitezke. Izan ere, DNAren leku ezberdinetan hibridatu daitekeen hasle bat erabiltzen bada, intereseko sekuentzia anpilfikatu beharrean, zati ezberdinak anplifikatuko dira, eta  beraz, ez da PCRaren helburua beteko.[1]

Hasle bikote bat diseinatzerakoan, hainbat kriterio hartu behar dira kontuan. Hasteko, biek antzeko fusio tenperatura izan behar dute, izan ere, erreakzioan hibridazioa aldi berean gertatzen da bi harizpietan, tenperatura berdinean, eta horretaz gain, fusio tenperatura hau ezin da hibridazio tenperatura baino askoz altuagoa edo baxuagoa izan. Ta (hibridazio tenperatura) baino Tm (fusio tenperatura) askoz altuagoa duen hasle bat gaizki hibridatu daiteke eta interesekoa ez den beste zati bat anplifikatu dezake. Aldiz, Ta baino askoz Tm  baxuagoa duen hasle bat ezingo da hibridatu eta ez da anplifikaziorik gertatuko.

Horretaz gain, hasleak espezifikoki diseinatu behar dira DNA zati jakin batean hibridatzeko, DNA katearen beste tokiren batean hibridatzea ekidituz. Horretarako asko erabiltzen den herramienta bat BLAST bilaketa da, eta honen bidez, DNA kate batean hasle jakin bat non hibridatu daitekeen jakingo dugu. BLAST bilaketaren bidez, hasleak zein DNA sekuentziak bilatu daitezke. Dohainiko NCBIren Primer-BLAST herramientak hasleen diseinua eta BLAST bilaketa aplikazio bakarrean integratzen ditu[4]. Antzeko funtzioa daukate softwaren produktu komertzial askok, hala nola, ePrime edo Beacon Designer. Ordenagailu bidezko PCRen emaitza teorikoen simulazioak (PCR elektronikoak) egin daitezke hasleen diseinuan laguntzeko, hibridazio eta fusio tenperaturak emanez, etab.

Haslea hibridatuko den DNAren tokia aukeratzerakoan ere, zenbait gauza izan behar dira kontuan. Esaterako, mononukleotido eta dinukleotidoetan errepikapen asko dituzten sekuentziak ez dira egokiak, izan ere, hasleak bigarren mailako egiturak eratu ditzake edota gaizki hibridatu daiteke. Hasleek ez lukete beste hasleekin hibridatu behar; fenomeno honek hasleen dimeroak eratzea eragin dezake, produktu hauek PCRaren emaitza kontaminatuko dutelarik.

Hasleak diseinatzerakoan, nukleotido extrak gehitu daitezke haslearen muturretan, "cap" sekuentziak eratuz anplifikatutako sekuentzietan. Honen erabilera bat TA klonazioa da, PCRaren antzeko subklonazio teknika espezifiko bat, non efizientzia hobetu daitekeen AG isatsak gehituz 5’ eta 3’ muturretara.[5]

Hasle endekatuak

Kasu batzuetan, hasle endekatuak erabili behar dira. Hauek antzekoak, baina ez identikoak diren hasleen nahasketak dira. Komenigarriak izan daitezke organismo ezberdinen gene berdina anplifikatzeko, izan ere, sekuentziak antzekoak izango dira, baina ez identikoak. Hau erabilgarria da kode genetikoa bera endekatua delako, hau da, kodon ezberdinek aminoazido berdina kodetu dezakete. Honek organismo ezberdinek sekuentzia genetiko desberdina izanda antzeko proteinak kodetzea ahalbidetzen du. Horregatik, hasle endekatuak erabiltzen dira hasleen diseinua proteinen sekuentzian oinarrituta egiten denean, ez delako nukleotidoen sekuentzia zehatza ezagutzen. Adibidez, isoleuzina aminoazidoari dagokion haslearen sekuentzia “ATH” izan daiteke, non A adeninari dagokion, T timinari eta H adenina, timina edo zitosinari, kodon bakoitzari dagokion kode genetikoaren arabera, base endekatuentzako IUPAC sinboloak erabiliz. Hasle endekatuek ez dute zertan modu perfektuan hibridatu itu sekuentziarekin, eta honek asko murrizten du PCRaren anplifikazioaren espezifitatea.

Hasle endekatuak oso erabilgarriak dira eta asko erabiltzen dira ekologia mikrobialean. Oso gutxi kultibatutako mikroorganismoen geneen anplifikazioa edota haien genoma erabilgarri ez dagoen mikroorganismoen geneen berreskurapena ahalbidetzen dute. Normalean, hasle endekatuak GenBank-en aurkitutako sekuentziekin alderatuz diseinatzen dira. Sekuentzien arteko endekapenak IUPACen nukleotido indibidualen endekapenerako arauei jarraituta betetzen dira. PCR hasleak kodonen sekuentziaren permutazio guztiei dagokien hasle nahasketa bat osatuz sintetizatzen dira.

Erreferentziak

  1. a b c d e f Cox, Michael M.. (2015). Molecular biology : principles and practice. (Second edition. argitaraldia), 221–238, 369–376, 592–593 or. ISBN 978-1-4641-2614-7. PMC 905380069. (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  2. Henneke, Ghislaine. (2012-10-15). «In vitro reconstitution of RNA primer removal in Archaea reveals the existence of two pathways» The Biochemical Journal 447 (2): 271–280.  doi:10.1042/BJ20120959. ISSN 1470-8728. PMID 22849643. (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  3. A., Rossi, Marie Louise Bambara, Robert. (2011-02-23). Distinguishing the pathways of primer removal during Eukaryotic Okazaki fragment maturation. PMC 891546881. (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  4. «Primer designing tool» www.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  5. Peng, Ri-He; Xiong, Ai-Sheng; Liu, Jin-ge; Xu, Fang; Bin, Cai; Zhu, Hong; Yao, Quan-Hong. (2007-04). «Adenosine added on the primer 5′ end improved TA cloning efficiency of polymerase chain reaction products» Analytical Biochemistry 363 (1): 163–165.  doi:10.1016/j.ab.2007.01.014. ISSN 0003-2697. (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).

Kanpo estekak

Read other articles:

Alias Systems CorporationFormerlyAlias ResearchAlias/WavefrontIndustrySoftwareFounded1983; 40 years ago (1983) in Toronto, OntarioFoundersStephen BinghamNigel McGrathSusan McKennaDefunct2006 (2006)FateAcquired by Autodesk Alias Systems Corporation (formerly Alias Research, Alias/Wavefront), headquartered in Toronto, Ontario, Canada, was a software company that produced high-end 3D graphics software. Alias was eventually bought by Autodesk. History Alias Systems Corporat...

 

Negara Bagian Carolina UtaraNegara bagian BenderaLambangJulukan: Old North State; Tar Heel StateMotto: Esse quam videri:[1] To be, rather than to seemHimne daerah: The Old North StatePeta Amerika Serikat dengan Carolina Utara ditandaiNegaraAmerika SerikatSebelum menjadi negara bagianProvinsi Carolina UtaraBergabung ke Serikat21 November 1789 (ke-12)Ibu kotaRaleighKota terbesarCharlotteMetropolitan terbesarCharlotte RayaPemerintahan • GubernurRoy Cooper (D) ...

 

1951 film by Edward Bernds Gold RaidersDirected byEdward BerndsWritten byWilliam LivelyElwood UllmanProduced byBernard GlasserJack SchwarzStarringGeorge O'BrienMoe HowardLarry FineShemp HowardSheila RyanLyle TalbotClem BevansMonte BlueJohn MertonHugh HookerCinematographyPaul IvanoEdited byFred AllenMusic byAlex AlexanderJune StarrProductioncompanyJack Schwarz ProductionsDistributed byUnited ArtistsRelease date September 9, 1951 (1951-09-09) (U.S.) Running time56 minutesCoun...

Provinciale weg 480 Provinciale weg 480 Land Nederland Provincie Zuid-Holland Lengte 8,8 km Portaal    Verkeer & Vervoer Traject van/naar Lekkerkerk Lekkerkerk - Nieuw-Lekkerland Nieuw-Lekkerland Streefkerk N481 Streefkerk N479 De provinciale weg 480 (N480) is een provinciale weg in de Zuid-Holland. De weg vormt een verbinding tussen de veerstoep in Nieuw-Lekkerland en de N479 ten westen van Streefkerk. Ten oosten van Streefkerk heeft de weg een verbinding met de N481 richting O...

 

elektriciteitsproductie door kernenergie in Zweden 1964-2009 Barsebäck Forsmark Oskarshamn Ringhals Ågesta Kerncentrales in Zweden Actief Gesloten Kernenergie in Zweden heeft een veel draagvlak onder de bevolking. Zweden wil in 2020 onafhankelijk zijn van fossiele brandstoffen, hierom wordt er door Zweden op alternatieven als waterkracht en kernenergie ingezet.[1] In totaal had Zweden in 2020 zeven actieve kernreactoren op drie locaties, die 30% van de totale elektriciteit...

 

Chipata Ciudad Calle de la ciudad. ChipataLocalización de Chipata en ZambiaCoordenadas 13°38′19″S 32°38′43″E / -13.638611111111, 32.645277777778Entidad Ciudad • País  Zambia • Provincia OrientalAltitud   • Media 1140 m s. n. m.Población (2002)   • Total 109 344 hab.Huso horario UTC+02:00[editar datos en Wikidata] Chipata es una ciudad de Zambia, capital de la Provincia Oriental y del distrito hom...

Christof Wetterich im Jahr 2005 Christof Wetterich (* 12. April 1952 in Freiburg im Breisgau) ist ein deutscher theoretischer Physiker, seit 1992 am Lehrstuhl des Instituts für Theoretische Physik der Ruprecht-Karls-Universität Heidelberg. Seit 2006 ist er Mitglied der Heidelberger Akademie der Wissenschaften. Inhaltsverzeichnis 1 Leben und Wirken 1.1 Quintessenz 1.2 Expansionsfreies Universum 2 Auszeichnungen und Preise 3 Weblinks 4 Einzelnachweise Leben und Wirken Christof Wetterich studi...

 

1921 film The Unknown WifeDirected byWilliam WorthingtonWritten byBennett Cohen Wallace CliftonStarringEdith Roberts Spottiswoode Aitken Casson FergusonCinematographyWilliam M. EdmondProductioncompanyUniversal PicturesDistributed byUniversal PicturesRelease dateMarch 14, 1921Running time50 minutesCountryUnited StatesLanguagesSilent English intertitles The Unknown Wife is a 1921 American silent drama film directed by William Worthington and starring Edith Roberts, Spottiswoode Aitken and Casso...

 

Political ideology favoring civil liberties with emphasis on economic freedom This article is about the branch of liberalism that advocates civil liberties with an emphasis on economic freedom. For the liberal economic system organized on individual lines, see Economic liberalism. For the branch of liberalism that endorses a regulated market economy and the expansion of civil and political rights, see Social liberalism. Part of a series onLiberalism Schools Classical Conservative Cultural Dem...

Bijection between the vertex set of two graphs In graph theory, an isomorphism of graphs G and H is a bijection between the vertex sets of G and H f : V ( G ) → V ( H ) {\displaystyle f\colon V(G)\to V(H)} such that any two vertices u and v of G are adjacent in G if and only if f ( u ) {\displaystyle f(u)} and f ( v ) {\displaystyle f(v)} are adjacent in H. This kind of bijection is commonly described as edge-preserving bijection, in accordance with the general notion of isomorp...

 

Welsh actor and singer Aneirin HughesHughes in 2013BornAneurin Hughes (1958-05-08) 8 May 1958 (age 65)Aberystwyth, WalesAlma materRoyal Conservatoire of ScotlandOccupation(s)Actor, singerYears active1994–present Aneirin Hughes (born Aneurin Hughes, 8 May 1958) is a Welsh actor and singer known for playing Chief Superintendent Brian Prosser in the BBC4 Welsh police drama Hinterland. He won a Best Actor BAFTA Cymru (or BAFTA Wales) for his appearance as Delme in Cameleon (1997)...

 

Denis ShapovalovShapovalov at the 2019 Wimbledon ChampionshipsKebangsaan KanadaTempat tinggalNassau, BahamaLahir15 April 1999 (umur 24)Tel AvivTinggi186 m (610 ft 3 in)Memulai pro2016Tipe pemainTangan kiri (one-handed backhand)PelatihTessa ShapovalovaMikhail Youzhny [1]Total hadiahUS$5,775,890TunggalRekor (M–K)104–86 (54.74% in ATP Tour and Grand Slam main draw matches, and in Davis Cup)Gelar1Peringkat tertinggiNo. 10 (21 September 2020)Peringkat saat...

Square in Ganja, AzerbaijanShah Abbas SquareNative name Azerbaijani: Şah Abbas meydanıTypeSquareLocationGanja, AzerbaijanCoordinates40°40′41″N 46°21′32″E / 40.6780°N 46.3589°E / 40.6780; 46.3589FoundedXVII centuryArchitectBaha' al-din al-'Amili Shah Abbas Square is a square located in the historical center of the city of Ganja, Azerbaijan. At one time, it was the main memorial complex of the suburb of the Ganja fortress. The complex of Shah Abbas Square w...

 

Protein-coding gene in the species Homo sapiens ATF7IdentifiersAliasesATF7, ATFA, activating transcription factor 7External IDsOMIM: 606371 MGI: 2443472 HomoloGene: 4994 GeneCards: ATF7 Gene location (Human)Chr.Chromosome 12 (human)[1]Band12q13.13Start53,507,856 bp[1]End53,626,410 bp[1]Gene location (Mouse)Chr.Chromosome 15 (mouse)[2]Band15|15 F3Start102,434,381 bp[2]End102,533,899 bp[2]RNA expression patternBgeeHumanMouse (ortholog)Top exp...

 

Catholic church located in Bilbao, Spain This article includes a list of references, related reading, or external links, but its sources remain unclear because it lacks inline citations. Please help to improve this article by introducing more precise citations. (September 2017) (Learn how and when to remove this template message) Church of San Antón San Anton elizaReligionAffiliationRoman CatholicProvinceBiscayLocationLocationBilbao, Basque Country, SpainArchitectureTypeChurchStyleGothic, Re...

Canadian-American model and actress Leyla MilaniMilani in 2007Born (1982-04-02) April 2, 1982 (age 41)Toronto, Ontario, CanadaNationalityAmericanOccupation(s)Actress, model, TV host, fashion designerYears active2002–presentSpouse Manuchehr Khoshbin ​(m. 2011)​Children2 Leyla Milani Khoshbin (born April 2, 1982) is a Canadian-American model, TV host, and retired actress. Milani was born in Toronto to Iranian parents, and she is married to Iranian entrep...

 

This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Clay Center Charleston, West Virginia – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (October 2023) (Learn how and when to remove this template message) The Clay Center The Clay Center for the Arts and Sciences of West Virginia in Charleston, West Virginia,...

 

26th Weapons Squadron26th MQ-1 Predator Unmanned Aerial Vehicle in flightActive1941–1945; 1946–1959; 1990–1992; 2008–presentCountry United StatesBranch United States Air ForceTypeSquadronRoleAdvanced Unmanned Aerial Vehicle TrainingPart ofAir Combat CommandGarrison/HQNellis AFB, NevadaNickname(s)China Blitzers (1942–1945), Flying Horse Squadron (1945)[1]Tail CodeWAEngagementsChina-Burma-India Theater[2]DecorationsDistinguished Unit CitationAir Force Ou...

Grigoris Kastanos Israel vs. Siprus - 10 Oktober 2015Informasi pribadiTanggal lahir 30 Januari 1998 (umur 26)Tempat lahir Paralimni, SiprusTinggi 179 m (587 ft 3 in)Posisi bermain GelandangInformasi klubKlub saat ini PescaraNomor 37Karier junior2010–2014 Enosis Neon Paralimni2014–2016 JuventusKarier senior*Tahun Tim Tampil (Gol)2016– Juventus 1 (0)2017 → Pescara (pinjaman) 8 (0)2017–2018 → Zulte Waregem (pinjaman) 1 (0)2018–2019 → Juventus U23 29 (3)2019...

 

Railway station in Florida, United States Deerfield Beach, FLGeneral informationLocation1300 West Hillsboro BoulevardDeerfield Beach, FloridaUnited StatesCoordinates26°19′01″N 80°7′20″W / 26.31694°N 80.12222°W / 26.31694; -80.12222Owned byState of FloridaLine(s)South Florida Rail CorridorPlatforms2 side platformsTracks2Train operatorsAmtrak, Tri-RailConnections Broward County Transit: 48 SFRTA Shuttle: DB 1, DB 2, Deerfield Beach Express IConstructionAccess...

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!