Hanno Möttölä (Helsinki, 1976ko irailaren 9a) saskibaloi jokalari finlandiarra da. Gasteizko Saski Baskonia taldean aritu zen 2002 denboraldian.
Kirol ibilbidea
Finlandiako ligan hasi zen jokatzen, Helsinki NMKY taldean baina 1996an Estatu Batuetara joan zen bertako Unibertsitate Ligan jokatzera, Utah-ko unibertsitatearekin hain zuzen ere.
2000 urteko draft-ean hamalugarren postuan gelditu zen[1] eta Atlanta Hawks taldeak hartu zuen[2]. Bertan Lorenzen Wright-en ordezkoa izan zen eta lehen denborldian hiru partida baino ez zituen jokatu. Bigarren denboraldian ere gauzak ez zitzaizkion hobeto etorri eta berriz ere Europara itzultzeko erabakia hartu zuen.
Saski Baskoniak fitxatu zuen eta 9 partida jokatu zituen[3], baina abenduan bere kontratua bertan behera gelditu zen. Hurrengo urteetan ligaz liga aritu zen, 2003an Italian, 2005ean Errusian, 2006an Lituanian eta 2007an Grezian[4]. Nazioarteko titulu bakarra 2005-06 denboraldian lortu zuen Dinamo Mosku taldearekin, ULEB Kopa hain zuzen ere.
2009an Finlandiako Torpan Pojat taldeak fitxatu zuen[5] eta lau denboraldi egin zituen bertan, 2013an erretiratu zen arte[6].
Palmaresa
Erreferentziak