1510 urtearen inguruan jaio zela uste da India hegoaldean. Kochiko Rajak oparituta edo Afonso de Albuquerque erregeordeak erosita jaso zuen elefantea Manuel I.a enperadoreak. Elefanteak zuria behar zuen izan. Itsasontziz iritsi zen Lisboara. Leon X.a Aita Santua ordenatu berria zen eta Manuel I.ak Erromara bidali zuen elefante zuria, zilarrezko eserleku erraldoi batean, Tristão da Cunha enbaxadorearekin batera[1].
Hasieran Belvedereko patioan sartu zuten, San Petri basilikaren alboan berarentzako eraikin propioa altxatu artean. Berehala bihurtu zen Aita Santuaren gorteko animalia gogokoena eta prozesio guztietan ateratzen zuten.
BBi urte beranduago gaixotu egin zen eta idorreria tratatzeko urrez aberastutako libragarriak ematen zizkioten. Dirudienez tratamenduaren eraginez hil zen 1516ko ekainaren 8an[2]. Belvedereko patioan lureratu zuten. Rafael margolariak fresko bat marraztu zuen, dagoeneko existitzen ez dena eta Leon X.ak epitafioa idatzi zuen.
Hanno elefantea bizi zela egindako lau marrazki gordeta daude Oxfordeko Ashmolean Museoan.
Silvio Bedini idazleak "Aita Santuaren elefantea" (The Pope's Elephant) liburuan kontatzen du istorioa[3].