Gutxiegitasun hepatiko

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Gutxiegitasun hepatiko
Deskribapena
Motahepatic insufficiency (en) Itzuli
Espezialitateadigestio aparatuaren medikuntza
hepatology (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10K72.9
GNS-9573.8
DiseasesDB5728
MeSHD017093

Gutxiegitasun hepatikoa, gibeleko gutxiegitasun edo gibel-gutxiegitasuna[1] gibelaren gaixotasuna da.

Etiologia eta fisiologia orokorra

Gibela abdomenaren eskuineko hipokondrioan kokatzen den organo garrantzitsu bat da. Organo horrek funtzionatzeko daukan ezintasunari gutxiegitasun hepatikoa deritzo.

Gibel gutxiegitasuna edo gutxiegitasun hepatikoa gibelarekin erlazionatuta dauden gaixotasun desberdinen ondorioz ematen da, besteak beste: hepatitis birikoa (gehienbat B hepatitisa), zirrosi hepatikoa, alkohol, droga edo farmakoen kontsumoagatik emandako gibelaren patologiak... Arazo horien ondorioz, gibelaren atal batek (gutxienez) bere funtzioa era egokian betetzeari uzten dio, horrela, pertsona horrek gibel gutxiegitasuna pairatuz.

Gibelak organismoaren funtzionamendu egokirako funtsezkoak diren hainbat erreakziotan esku hartzen du, eta gutxiegitasun hepatiko baten ondorioz erreakzio horiek era desegokian ematen dira. Hona hemen gibelean ematen diren funtziorik garrantzitsuenak:

  • Karbohidratoen metabolismoa: glukoneogenesia, glukogenogenesia eta glukogenolisia gauzatzen ditu, besteak beste.
  • Proteinen metabolismoa: garraiorako proteina desberdinen sintesia gauzatzen du, hala nola: albumina, HDLa, LDLa, VDLDa, transferrina...
  • Lipidoen metabolismoa: kolesterolaren eraketa eta triglizeridoen eraketan parte hartu.
  • Behazunaren eraketa: elikagaien digestio egokirako beharrezkoa da.
  • Funtzio immunologikoa.
  • Odolaren desintoxikazioa.
  • Hematopoiesi prozesua: globulu gorri eta zuriak fetu aroko 12 astetan zehar gibelean eratzen dira, ondoren funtzio hori hezur muin gorriak hartzen duelarik.

Klinika

Giltzurrun gutxiegitasunarekin batera azaltzen diren sintomen artean ikterizia, aszitisa, entzefalopatia hepatikoa… eta osasun egoeraren narriadura orokorra daude. Gehienetan, nekea, ahultasuna, gose galera eta goragalea bezalako klinika orokorrek lagunduta.

  • Ikterizia: Ikteriziak begien esklerotikaren, mukosaren eta larruazalaren horitzea dakar.
  • Aszitisaren eraginez, abdomena hanpa daiteke.
  • Entzefalopatia hepatikoa: logura eta nahastea dakar.
  • Arnasa lizun heze usaina har dezake
  • Min abdominala
  • Febrikula
  • Mukosen odoljario eta hematomak izateko aukera igotzen da, gibelaren koagulazio faktoreak ekoizteko gutxiegitasuna, plaketen kopuruaren gutxitzearen, eta gatzapen intrabaskular barreiatua deitzen de kuadro klinikoaren ondorioz. Esaterako, pertsona osasuntsu batengan arina izango litzatekeen odoljario bat, bere kabuz edota mediku batek zailtasunak izango lituzke hau eteteko. Odol galerak, presio arterialaren jaitsiera (hipotentsioa) gauza dezake.[2]

Gibel gutxiegitasun akutuari dagokionez, osasuntsu egotetik oso larri egotera egun gutxi batzuetan igaro genezake. Hainbat mota daude, garatzeko behar duten denboraren arabera sailkatuta, guztien garatze-denbora oso azkarra izan arren:

  • Gibel gutxiegitasun akutu larri hiperakutua: 7 egun baino gutxiago.
  • Gibel gutxiegitasun akutu larri akutua: 7-28 egun tartean.
  • Gibel gutxiegitasun akutu larri subakutua: 4 eta 12 aste bitartean.[3]

Giltzurrun gutxiegitasun kronikoan, berriz, osasun egoeraren narriadura oso graduala izan daiteke odoldun oka edo gorotzetan odolaren agerrera egon arte. Azken hauek, hestegorriaren eta urdailaren barizeen odoljarioengatik gertatu ohi dira.

Giltzurrun gutxiegitasuna garatzekotan, gernu kantitate txikiagoa ekoizten eta kanporatzen da. Ondorioz, odolean substantzia toxikoen metaketa gertatzen da.

Denborarekin, arnasketa arazoak garatzen dira.

Azkenik, gibel gutxiegitasuna goiz tratatu edota progresiboa izan ezean, hilkorra izan daiteke garatzen diren giltzurrun gutxiegitasunaren, gibel minbiziaren… ondoriz. Batzuetan, tratamendua jaso arren, ez dago atzera bueltatzerik.[2]

Prebentzioa

Gibel gutxiegitasuna pairatzen dutenen artean  muturreko kasuetan gibelaren funtzionamendu egokia berreskuratzeko ezinbestekoa izango da gibel transplantea burutzea. Egoera hau ekiditeko badaude jarraitu beharreko zenbait aholku.

  • Oinarrizko higienea mantentzea ezinbesteko izango da, hala nola, eskuak modu egokian eta hainbat alditan garbitzea.
  • Hepatitis A eta B-ren aurkako txertoak jasotzea.
  • Sexu-harreman seguruak izatea (kondoien erabilpena).
  • Alkoholaren kontsumoa murriztea. Hau da egunero eta kantitate handitan kontsumitzea ekiditea.
  • Farmakoen gehiegizko kontsumoa ekidin eta kontsumitzekotan medikuaren gainbegiratzepean.

Diagnostikoa

Orokorrean gibel gutxiegitasunaren diagnostikoa sintometan eta esplorazio medikoan oinarrituz burutzen da. Odol analisiak ere baliagarriak izango dira gibelaren funtzionamendua aztertzeko.

Esplorazio fisikoari dagokionez, odoljarioak, hematomak edo ekimosia bilatuko dira. Pazientea logura izatea eta nahasturik egotea gaixotasuna pairatzearen seinale ere izango dira. Bestalde,  larruazaleko eta mukosen kolore horixka (ikterizia) ere oso ohikoak izango dira gaixoetan.[4]

Odol analisian hainbat parametroetan aldaketak emango dira. Alde batetik; aminotransferasa, fosfatasa alkalinoa, gammaglutaril transferasa, transaminasak, amoniako eta bilirrubina kontzentrazioen igoera. Bestetik; kolesterol eta albumina kontzentrazioen jaitsiera nabarmena. Odol analisietan, batez ere, protronbinaren denbora neurtuko da zeinak odolaren gatzapena eman dadin behar den denbora adierazten duen, Gibel gutxiegitasuna pairatzekotan protronbinaren denbora luzeagoa izango da, hau da, gatzapen prozesua moteldu egingo da.[5]

Muturreko kasuetan hipogluzemia emango da.

Irudien bidezko diagnostikoari dagokionez, zenbait froga gehiago egin daitezke, besteak beste; erradiografia torazikoa edota ekografia abdominala (porta zaineko eta giltzurrun gaineko zainen presioa estimatzeko erabilia). Ekokardiograma bidez birika arteriaren presioa ebaluatu ahal izango da.

Sintomak, odol analisiak eta froga fisikoetan oinarrituz, maila ezberdineko gutxiegitasun hepatikoak diagnostikatuko dira:

  • I Mailakoa: nahasturik, apatia, asaldura, antsietatea, euforia, ezinegona eta koordinazio geldoa.
  • II Mailakoa: logura, letargia, jarrera desegokia, asterixisa, disartria, oinarrizko erreflexuak eta paratonia ataxikoa.
  • III Mailakoa: logura, nahasturik, jarrera desegokia, hiperreflexia, Babinski seinalea, hitz jarioa, mioklonia eta hiperbentilazioa.
  • IV Mailakoa: koma, erreflexu okulomotore azkarra eta estimuluekiko erantzun falta.[6]

Tratamendua

Gutxiegitasun hepatiko akutua daukaten pazienteak hospitalizatu eta monitorizatuak izan behar dira, kuadro klinikoa larria izaten delako. Kasu horietan, trasplante hepatiko bat egin behar izaten da. Hala ere, badaude salbuespenak, adibidez: hepatis A tratatzeko ez da behar hospitalizatzerik (prozesu onbera baita).

Horretaz gain, gutxiegitasun hepatiko bakoitzaren kausa antzeman ondoren, bakoitzarentzat espezifikoa den tratamendua ezarri behar izaten da:

  • Farmakoen eta perretxikoen bidezko intoxikazioagatik ematen den gibel gutxiegitasuna N-azetilzisteina intrabenoso bidez tratatzen da (behar izanez gero ikatz aktiboa ere). Tratamendu hau bukatzeko urdail garbiketa ere egiten da, ondoren penizilna edota silibinina errezetatuz.
  • A eta E hepatitisak ez daukate tratamendu espezifikorik, sintomen araberakoa baita.
  • B hepatitisa antibirikoekin tratatzen da, batez ere: tenofovir, lamivudina, entecavir edo telbivudina.
  • Hepatitis autoimmuneetan kortikoide edota immunosupresoreak erabiltzen dira.
  • Haurdun dauden emakumeek HELLP sindromea pairatzen badute edo gibela gantzez beterik badaukate, esan ohi da haurdunaldiari bukaera ematea izango litzatekela gomendagarriena, amari eta fetuari kalterik ez eragiteko. Aurkako kasuan, biek pairatu ahal izango lituzkete gaixotasun edo malformazio larriak.

Erreferentziak

  1. Euskalterm; [Hiztegi terminologikoa] [1990] eta [2015]
  2. a b (Gaztelaniaz) «Insuficiencia hepática - Trastornos del hígado y de la vesícula biliar» Manual MSD versión para público general (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Insuficiencia hepática» www.webconsultas.com 2018-08-31 (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  4. (Gaztelaniaz) «Insuficiencia hepática aguda - Trastornos hepáticos y biliares» Manual MSD versión para profesionales (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  5. «Insuficiencia hepática aguda - Diagnóstico y tratamiento - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  6. (Gaztelaniaz) «Tratamiento y prevención de la insuficiencia hepática» www.webconsultas.com 2018-08-31 (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!