Groix (bretainieraz Groe) Bretainiako Morbihan departamenduko udalerri eta uharte bat da.
Geografia
Lorient hiriaren kostaldearen parean kokaturik dago eta hainbat ferrik lotzen dute Lorientekin. Herrixka txiki ugari daude uhartean, handiena Saint-Tudy de Groix.
Hegoaldeko ertzean labarrak eta haitzuloak daude, iparraldeko ertza babestuago egonik hondartza eta kala txikiak dira nagusi. Europako hondartza konbexo bakarra du eta itsasoaren korronteek mugitu egiten dute. Azken 15 urtetan kilometro erdi mugitu da mendebalderantz.
Geologia
Groixek inguruko lurraldeekiko geologia desberdina du eta horregatik 1982an Mineralen Natur Erreserba izendatu zuten. 60 mineral desberdinetik gora aurkitu dira uhartean, berezienak glaukofano urdina eta epidota granatea. Harriei dagokienez eskistoz osatua dago.
Historia
Aintzinatik populatua izan da. Honen erakusgarri dira uhartean dauden trikuharri eta menhir ugariak.
Iruditegia
-
Saint-Tudy de Groix.
-
Udaletxea.
-
Pen Men itsasargia.
-
Saint-Tudyko kaia.
-
Kostaldea.
-
Kala txikia.
-
Salver ar Bed menhirra.
-
Mené Guioré trikuharria.
-
Kerrohet trikuharria.
Kanpo estekak