LE8
0116
Great Glen, historikoki Great Glenn edo Glenn Magna, Ingalaterrako erdialdean dagoen udalerri bat da, Leicestershire konderrian. Oadbytik bi miliara dago hegoaldean eta Leicesterko hiri zaharretik zazpi miliara hego-ekialdean. 2011n 3.662 biztanle zituen.
Lehen aipamena 849. urtekoa da, Ealhhun, Worcesterreko apezpikua, herrira joan zenean bertako lurrak Beorhtwul Merciakoa erregearen eskumenekoak zirela esatera joan zenean[1].
1751ean zubi bat eraiki zen Sence ibaiaren gainetik pasatzeko, Leicesterretik Londresera doan bidean. Bi pub ireki ziren bidaiariak hartzeko, The Old Greyhound (gaur egun Italian Greyhound deitua) eta The Crown izenekoak. Beranduago A6 errepidean bilakatu zen, gaur egun herriaren kanpoaldetik doana.