Great Balls of Fire! (euskaraz Suzko Bola Handiak!) 1989ko Jim McBride estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako biografia film bat da. Dennis Quaid, Winona Ryder, Alec Baldwin eta Trey Wilson aktoreek antzeztu zuten.
Rockabillyaren aintzidaria izan zen Jerry Lee Lewis pianojole eta musikariren bizitzan oinarritua dago, hortik bere Great Balls of Fire! abesti ospetsuaren izenburua eramatea. Estatubatuar ingeles herri hizkeran "fire of ball" (literalki "suzko bola") pertsona ipurterre edo geldirik egon ezin daitekeenari deitzeko izendapena da.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Jerry Lee Lewis (Dennis Quaid), ezizenez "The Killer" pianojole eta abeslari rockabilly ospetsuaren hastapena agertzen da, bere emanaldi arrakastatsu eta jendetsuak - kontzertuetan bere pianoari literalki su ematera iristen zen -, bai eta hamahiru urte besterik ez zituen bere lehengusina nerabearekin (Winona Ryder) ezkontzearen ondorioz gizartean polemika sortu eta zoritxarrean nola erori zen ere.