Maria da Graça Monteiro Lobo da Costa (Vialonga, 1939ko apirilaren 12a – Torres Vedras, 2024ko irailaren 9a) portugaldar aktore eta idazlea izan zen[1].
Bizitza
Artur Leal Lobo da Costa militarraren eta Lia Sacramento Monteiroren alaba bakarra zen[2]. Vialongako jauregian jaio zen, eta bertan pasatzen zituen oporrak eta asteburuak 18 urte bete arte. Ikastetxe onenetan ikasi ondoren, aitak Dublingo komentu batera bidali zuen. 19 urte zituela, Bogotako aire konpainia batean lan egin zuen eta gero TAP Portugalen[3][1].
Casa da Comédian hasi zuen antzerki ibilbidea Noites Brancas antzezlanean[4]. Lisboako Estudio Antzokian, Cascaiseko Antzoki Esperimentalean eta Garai Guztietako Antzokian ere jardun zuen egile ospetsuen antzezlanetan, hala nola Pirandello, Giraudoux, Gombrowicz, Genet, Copi, Albee, Feydeau. 1979an Lisboako Antzerki Konpainia sortu zuen[4].
2006an, Graça Loboren ibilbideari eskainitako dokumental bat estreinatu zen, Graça Lobo Dois Pontos[4].
Graça Lobo Luís Filipe da Mota Veirarekin ezkonduta zegoen[5]. Torres Vedrasen hil zen 2024ko irailaren 9an, 85 urte zituela[1].
Lanak
Filmografia hautatua
Urtea
|
Izenburua
|
Pertsonaia
|
Oharrak[5]
|
1966
|
A Bola de Fogo
|
|
Telefilma
|
1967
|
As Noites Brancas
|
|
Telefilma
|
1969
|
Noite de Verão
|
Kathie
|
Telefilma
|
1979
|
Velhos Tempos
|
Anna
|
Telefilma
|
1988
|
Play
|
|
Telefilma
|
2012
|
Silencio
|
ama
|
Film laburra
|
Liburuak
Erreferentziak
Kanpo estekak