Gonzalo Sánchez de Lozada (La Paz, Bolivia, 1930ekouztailaren 1a -) boliviar politikaria da, Errepublikako lehendakaria 1993tik 1997ra eta 2002tik 2003ra.
Biografia
Filosofia eta ekonomia ikasi zuen. Meatzaritzako enpresaburu gisa nabarmendu ondoren, politikan sartu zen, eta MNR Mugimendu Nazionalista Iraultzaileko kide egin zen.
Víctor Paz Estenssoro presidentearen laguntzaile eta adiskide izan zen, eta Plangintza eta Koordinazioko ministro. Kargu horretan zela, ekonomiaren inflazioari eusten eta estatuaren mendeko enpresen administrazioa garbitzen saiatu zen.
1989ko hauteskundeetan, boto gehien izan zituen hautagaia izan zen, baina, Hugo Banzer eta Jaime Paz Zamorak egin zuten hitzarmena medio, ezin izan zuen Boliviako Errepublikako lehendakaritza hartu.
1993ko hauteskundeak irabazi ondoren, Estatuko buruzagi izan zen; Víctor Hugo Cárdenas izan zen presidenteorde. Agintean egon zen bitartean, Boliviako burdinbideen % 50 pribatizatu zuen, eta baita petrolioa, telekomunikazioak, elektrizitatea eta hegazkin-konpainiak ere.