Gizateriaren Ondarea arriskuan zerrenda Ondare Mundiala, Kulturala eta Naturalaren zuzentarauak jarraituz (III.kapitulua, 4.artikulua) Unescoren Gizateriaren Ondarearen Batzordeak sortutakoa da. Bertan arriskuan dauden lekuak jaso egin dituzte. Arrisku horiek jatorri desberdinetakoak izan daitezke: gatazka armatuak, hondamendi naturalak edota gizateriaren presioaren ondoriozkoak. Toki eta inguru horiek dirulaguntza bereiziak jasotzeko eskubidea dute. Zerrendan toki bat jaso ondoren, Batzordeak dagoeneko herriarekin batera egoera zuzentzeko neurriak hartzeko eta ondorengo jarraipena egiteko konpromezua hartzen du. Helburua lehenbailehen toki hori zerrenda arruntera itzultzea da.