Girondar hesi

Ganibela Pilat dunan (Girondan).
Ganibela bide ertzean (Ille-et-Vilaine).

Girondar hesia edo zuresi tolesgarria, halaber ganibela (frantsesez ganivelle) burdin-hariz lotutako zurkaitz txikiz osatutako zuresia da. Zurkaitzak gaztainondo edo hurritz zurezkoak izan ohi dira, 45 mm zabal eta 13 mm-ko lodi, mutur batean zorroztua. Zurkaitzen arteko tartea desberdina izan daiteke, hesiaren "iragazkortasuna" zehazte aldera. Tradizioz, gaztainondoa eskuz arrailtzen da, eta horrek ohol zerratuek baino iraunkortasun handiagoa bermatzen du. Diseinu aldetik, ondo egokitzen dira malda eta lurzoru nahiko irregularretara[1].

Erabilera

% 50eko iragazkortasuna duen ganibela bat instalatzean, dunetan haize-babesgarri erabili ohi dena, nahikoa izaten da hura zeharkatzen duen haizearen abiadura nabarmen murrizteko eta, ondorioz, garraiatutako materialak erorarazteko (batez ere harea eta orbela). Horrek oso baliagarri egiten lehengoratze ekologikoa egiteko edo kostaldeko dunak fisikoki berrosatzeko edo babesteko[1].

Kasu honetan, ganibela hainbat lerro paralelotan erabiltzen da, edo lerro elkarzutak osatuz, batzuetan harenondoko (Ammophila arenaria) landaketekin elkartuta dunaren egonkortzea indartzeko eta bizkortzeko, edo ezpata-belar (Carex) edo arrauka (Festuca) landaketekin elkartuta ingurunea hezeegia edo ez hain hondartsua bada[1].

Sedimentuen akrezioa sustatzeko eta horrela sortutako harea-karga sendotzeko, zurkaitzen artean adarrak, sareak edo saretak ere gehitu daitezke.

Ganibela behin-behienko hesiak egiteko erabil daiteke, animalia edo gizakiengandik aldi baterako babestu behar diren eremuak mugatzeko (adibidez landatu berri diren eremuak, landareak hazi arte).

Erreferentziak

  1. a b c (Frantsesez) Hallégouët, Bernard; Bodéré, Jean-Claude. (1986). La gestion des dunes littorales dans le Finistère. , 517–535 or.  doi:10.3406/noroi.1986.4350. ISSN 0029-182X. (Noiz kontsultatua: 2022-12-01)..

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!