Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza (GGLA)Gipuzkoako bidaiarien garraio publiko zerbitzuak kudeatu eta koordinatzeko erakunde publikoa da. Euskadiko Garraio Agintaritzaren 5/2003 Legean aurreikusi zen garraioaren lurralde-agintaritzak eratzea. Ondorioz, 2007an, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza SA izeneko sozietate anonimoa sortu zen, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren barruan garraioaren alorreko eskumenak dituzten erakundeen arteko koordinazio-sistema gisa.
Hala ere, 2007an sortutako merkataritza-sozietateak hasieran proposatutako helburu eta xedeak ez zituela bete egiztatu ondoren, urrats bat eman eta baliabide eraginkorrago bat sortu nahi izan zen, hots, maila handiagoko lankidetza-sistema bat, izaera publikoko partzuergo baten bitartez; partzuergo horrek eskumenak gain hartu eta izaera publikoko ahalmenak eduki ahalko zituen.
Eta horrela, 2011an, “Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza partzuergoa” (GGLA) jaio zen, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Irungo Udala eta Errenteriako Udalek osatua.
Alabaina, urtez urte, Agintaritza zabaltzen eta handitzen joan da, eta beste hainbat erakunde publikok bat egin dute GGLAren helburu eta xedeekin: 2013an, Eibarko, Zarauzko, Arrasateko eta Hernaniko Udalak GGLAko kide egin ziren; 2016an, Lasarte-Oriako Udala batu zen; eta 2019an, Oiartzungo Udala.
Bere jardueran, mugarririk garrantzitsuena 2013an gauzatu zuen: MUGI sistema eta MUGI txartela jarri zituen martxan, urte horretan. Horrela, GGLAk martxan jarritako tarifa-sistema bateratuak aukera ematen du garraio publiko guztietan euskarri bakarrarekin bidaiatzeko.
GGLAren eginkizun nagusia irisgarria eta kalitatezkoa den mugikortasuna bultzatzea da; gizartearentzat, lurralde historikoan zehar, eta gaur egungo zein etorkizuneko eskariari jaramon eginez.
Horretarako, Agintaritzaren ekintza eremua lau ildo nagusitan adierazi daiteke:
Gipuzkoako mugikortasunaren planifikazio estrategikoa:
Zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresetako diru sarreren eta gastuen kontrola
Informazio sistemen kudeaketa:
Informazioaren eta erabiltzaileekin harremanak izatearen ardura
Lurraldeko garraio publiko guztia korporazio irudi bakar batean definitzea eta hori sustatzea
Bazkideak
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza erakunde publiko ezberdinek eratutako erakunde (partzuergo) publikoa da. Egungo bazkideak eta euren jabetza ehunekoak hurrengoak dira:
Euskadiko beste erakundeekin elkarlanean, eta txartel bakarrarekin euskal garraio publiko sare osoan bidaiatzeko aukera eskaintzeko asmoz, hainbat lankidetza hitzarmen burutu ditu GGLAk; eta urrats sendoak eman dira hori ahalbidetzeko asmoz. Horrela, hurrengo garraio zerbitzuetan Agintaritzaren MUGI txartelarekin bidaiatzeko aukera dago: