Gernika bonbapean (gaztelaniaz: Gernika bajo las bombas) Euskal Telebistak sortutako bi ataleko telesaila da, Luis Maríasek zuzendu eta idatzia. Kapituluak 75 minutukoak ziren eta Gernikako bonbardaketan oinarriturik daude.
Kanpoko irudiak Oiartzun eta Hernani artean,[1] bonbardaketa eta ondorengo Gernikako irudiak Burgosko Castil de Carrias herrian eta barneko irudiak Miramar jauregian (Von Richtofen eta lehendakariaren bulegoak), Aiete jauregian (kazetarien hotela) eta Villa Soroan (Londresko The Times egunkariaren egoitza) grabatu zituzten.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Elkarren artean lotura duten hainbat istoriok osatzen dute filma. Horietako batek 17 urteko Txato du protagonista, guraso langileen seme etorkina. Jesusen istorioa da bestea, Txatoren lagun mina, familia karlistakoa. Marinaz maiteminduta dago Txato. Neskak, ordea, Angel du gogoko, gazte bihurri eta Miarritzera ihes egin duen familia aberatsaren semea.[2]
Ezaugarriak
- Zuzendariak: Luis Marías
- Gidoigileak: Luis Marías
- Argazkilaria: Pau Monras
- Musikagilea: Joserra Gutiérrez
- Edizioa: Asier Pujol
- Ekoiztetxea: Baleuko SL, Erpin 360º eta Vértice Cine
Pertsonaiak
Erreferentziak
Kanpo estekak