Geneviève Boucher (Boucherville, 1676ko abuztuaren 19a – Quebec Hiria, 1766ko maiatzaren 30a) kanadar moja urtsulatarra izan zen, Geneviève de Saint-Pierre erlijio-izena zuena eta Mère de Saint-Pierre bezala ezaguna[1].
Bizitza
Pierre Boucher Trois-Rivièresko gobernadorearen eta Jeanne Crevierren seme-alabetatik gazteena, Bouchervillen jaio zen 1676an[1]. 14 neba-ahizpa zituen: Pierre, Marie-Ursule, Lambert, Ignace, Madeleine, Marguerite, Philippe, Jean, René, Jeanne, Louise, Nicolas-Michel, Jean-Baptiste eta Jacques[2]. 1694an etxea utzi zuen Quebec Hiriko urtsulatarren monasterioan sartzeko. Urte bereko irailaren 14an abitua jantzi zuen eta Jean-Baptiste de La Croix de Chevrières de Saint-Vallier Quebeceko apezpikuak Geneviève de Saint-Pierre erlijio-izena jarri zion. Bi urte geroago, 1696ko irailaren 18an, botoak eman zituen[1]. Monasterioan sartzean, dirua eta lurrak eman zizkion komunitateari[3].
Hainbat lan egin zituen monasterioan: diruzain, nobizioen zuzendari eta nagusiaren laguntzaile. 1750ean ama nagusi hautatu zuten, eta kargu hori hiru urtez bete zuen. Gero berriz ere nagusiaren laguntzaile hautatu zuten, eta 1753tik 1759ra bitartean kargu horretan jardun zuen. Epe hori amaitzean, osasun-arazoak zituen eta kargu horretatik erretiratu zen[3].
Boucher Quebec Hirian hil zen, 89 urte zituela[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak