Garrasia (margolana)

Garrasia
Jatorria
Sortzailea(k)Edvard Munch
Sorrera-urtea1893
IzenburuaSkrik, Der Schrei der Natur eta L'urlo
Mugimenduaespresionismoa
Ezaugarriak
Dimentsioak91 (altuera) × 73,5 (zabalera) cm
Deskribapena
Kokapena
LekuaKalifornia
Norvegiako Galeria Nazionala
BildumaNational Museum of Art, Architecture and Design (en) Itzuli
Koordenatuak59°54′58″N 10°44′15″E / 59.9161°N 10.7375°E / 59.9161; 10.7375
Map

Garrasia (norvegieraz: Skrik) Edvard Munch margolari espresionistaren konposizio baten ohiko izena da. 1893 eta 1910era egindako margolan eta pastelen sorta horrek lau bertsio dauzka. Alemanez margolan hauei eman zien izena Der Schrei der Natur da («Naturaren garrasia»). Artelan hauek oinaze batean den giza irudi bat erakusten dute zeru laranja zurrunbilotsu bateko paisaia baten kontra. Arthur Lubowek honela deskribatu du Garrasia: «arte modernoaren ikono bat [da], gure garaiko Mona Lisa bat».[1]

Edvard Munchek hainbat bitartekoren bitartez sortu zituen lau bertsioak. Osloko Galeria Nazionalak bi margotutako bertsioetako bat dauka (1893, hemen erakusten dena). Beste margotutako bertsioa Munch Museoak dauka (1910, ikus galeria behean). Hiru bertsio horiek ez dituzte urtetan kanpora atera.[2]

Laugarren bertsioa (pastela, 1895) 119.922.600 dolarretan saldu zitzaion Leon Black finantza-gizonari Sotheby's arte moderno eta inpresionistako enkantean 2012ko maiatzaren 2an,[3][4] enkantean margolan baten truke espresuki inoiz pagatutako prezio garaiena.[5] Pintura New Yorkeko Arte Modernoko Museoan izan zen ikusgai, 2012ko urritik 2013ko apirilera.

Era berean, 1895ean, Munchek harrizko litografia bat sortu zuen. Munchek sortutako litografietatik, hainbat alek iraun egin dute.[6] Bakarrik lau dozena inguru inprimazio egin ziren, harik eta inprimatzaileak, Munch ez zegoela, jatorrizko harria zaharberritu zuen arte.[7]

Garrasia goi-mailako hainbat arte-lapurretaren jomugan izan da. 1994an, Galeria Nazionaleko bertsioa lapurtu zuten, eta hilabete batzuk geroago berreskuratu zen. 2004an, berriz, Garrasia eta Madonna lapurtu zituzten Munch Museoan, baina biak ere bi urteren buruan berreskuratu zituzten.

Inspirazio-iturriak

Edvard Munch, 1921

Jatorriz Munchek emandako alemanezko izenburua  Der Schrei der Natur (Naturako garrasia) zen. Gerora, ingelesez, Scream ezagunagoa deitu izan zaio.

Munchen azalpena

Bere egunkarian, 1892ko sarrera batean, Niza 1892ko urtarrilaren 22a izenburukoa, irudi horretarako bere inspirazio deskribatu zuen:

« Arratsalde batez, bidexka batean zehar nindoala, hiria zen alde batean eta fiordoa behean. Nekatuta eta gaixorik sentitu nintzen. Gelditu eta fiordo aldera begiratu nuen (eguzkia sartzen ari zen, eta hodeiak odolaren gorria hartzen ari ziren). Naturan garrasi bat igarotzen ari zela nabaritu nuen, garrasia entzun nuela ere esango nuke. Koadro hau pintatu nuen, hodeiak benetan odola balira bezala pintatu nituen. Koloreak oihu egiten zuen. Hori bihurtu zen Garrasia.[8] »


Oroitzapen hori Munchek poema batean adierazi zuen, eta margolanaren 1895eko pastel-bertsioaren markoan pintatu zuen eskuz.

Margolana errealitatearen isla

Hainbat teoriaren arabera, atzealdeko zeruaren oskorriaren arrazoia artistak Krakatoa sumendiaren erupzioak eragindako kalteen oroitzapena da, biziki tindatu baitzituen hilabetetan ilunabarreko arrastiriak Mendebaldeko hemisferioko hainbat bazter 1883an eta 1884an, Munchek Garrasia pintatu baino hamarkada bat lehenago.[9] Hainbat adituk, ordea, baztertu egin dute azalpen hori, eta adierazi Munch margolari adierazkorra zela, eta ez zegoela bereziki interesatuta ikusten zuena zehatz-mehatz irudikatzearekin. Proposatu izan da irudikatutako tokia eroetxe batetik eta hiltegi batetik hurbil egoteak inspirazio pixka bat piztuko ziola.[10] Tokiaren kokapena Oslo, Oslofjord eta Hovedoya gainean altxatzen den errepide batetik dagoen ikuspegitzat hartu da, Ekeberg muinotik.[11] Margolana pintatu zuen garaian, Munchen arreba Laura Katalina maniako-depresiboa Ekebergen magaleko eroetxeko pazientea zen.[erreferentzia behar]

Garrasiako iruditeria despertsonalizazio nahasmenduak jota dagoen gizabanako batek pairatzen duenarekin konparatu izan da, norbere ingurunearen eta norbere buruaren desitxurapen bat,[12] baita aurpegiko mina, trigeminoaren neuralgia motakoa.[13]

Momiaren irudia sorburuan

1978an, Robert Rosenblum Munchi buruzko adituak iradoki zuen margolanaren aurrealdean dagoen sexu gabeko kreatura Peruko momia batean inspiratuta zegoela, Munchek beharbada 1889ko Nazioarteko Erakustaldian Parisen ikusi zuena. Momia horrek, eskuak aurpegiaren alde banatan zabalduta zituela eta fetu-jarrera batez hilobiratuak, Munchen adiskide Paul Gauguinen irudimena ere astindu zuen: Gauguinen hogei giza irudi baino gehiagoren modeloa izan zen, adibidez, Giza doilorkeria (Arleseko uzta Arlesen), baita Nondik gatoz? Zer gara? Nora goaz? bere margolanaren ezkerreko emakume zaharra. [14] 2004an, italiar antropologo batek azaldu zuen beharbada Munchek Florentziako Historiako museo naturalean ikusiko zuela momia bat, antzekotasun are harrigarriagoa baitu margolanekoarekin.[15] Hala ere, geroko azterlanek berretsi dute Robert Rosenblumek iradokitakoa, italiar teoria gezurtatuz, Munch ez baitzen Florentzian egon Garrasia margotu ondoren arte.[16]

Pintatzeko baliatutako materialak

1893an margotutako bertsioaren osaera 2010ean aztertu zuten.[17] Pigmentuaren analisiak agerian utzi zuenez, kadmio horia, vermilion, ultramarine eta biridianoa erabili ziren, baita XIX. mendeko beste pigmentu batzuk ere.[18]

Lapurretak

Garrasiak zenbait lapurreta eta lapurreta-saiakera jasan ditu. Lapurretan horietan, zenbait kalte izan ditu.

1994ko lapurreta

1994ko otsailaren 12an, Lillehammer-en 1994 Neguko Joko Olinpikoak hasten ziren egun berean, bi gizon sartu ziren indarrez Osloko Galeria Nazionalean, eta Garrasiaren bertako bertsioa lapurtu, baita ohar bat utzi ere, ondorengoa zioela: "Eskerrik asko segurtasun eskasarengatik".[19][20] Polizia-operazio zabal baten ondoren, margolana kalterik gabe berreskuratua izan zen.[21] [22]

2004ko lapurreta

2004ko abuztuaren 22an, 1910eko Garrasiaren ohol gaineko tenpera-bertsioa lapurtu zuten egun-argiz, pistolak aldean zituztela katamaloz jantzitako gizon batzuk Osoko Munch Museoa sartu eta hura zein Munchen Madonna eraman zutenean[23] Ikusle batek ebasleei argazki bat atera ahal izan zien autora ihes egiten zuten ahala. 2005eko ekainaren 1ean, lau pertsona zeuden atxilotu lapurtzearen susmopean, eta Osloko udalak 2 milioi Norwegian krone ko saria eskaini zuen margolanak aurkitzeko informazioaren truke (231,200 € gutxi gorabehera).[24] Susmagarrietatik hiruk epaiketa pasa ondoren kartzelatu zituzten 2006ko maiatzean, lautik zortzi urteko espetxe-zigorraz, eta bik isun bat ere ordaindu behar izan zioten Osloko Udalari: 750 million kroner (86.7 milioi € gutxi gorabehera).[25] Munch Museoa hamar hilabetez egon zen itxita segurtasuna konpontzeko.[26]

2006ko abuztuaren 31n, Norvegiako poliziak iragarri zuen polizia-operazio batek bai Garrasia, bai Maddona berreskuratu zituela, baina nola egin zuten argitu gabe. Adierazi zutenez, margolanak uste baino hobeto zeuden: "Guztiz seguru gaude jatorrizkoak direla", Iver Stensrud polizia-buruak prentsaurrekoan azaldu zuen, "kaltea beldur ginenena baino askoz gutxiago izan da."[27][28]  Bi margolanok berriro jarri zituzten ikusgai 2008ko maiatzaren 23an, Osloko Munch Museoak "Garrasia eta Madonna — Berrikusita" erakusketa eginez bi margolanak erakutsi zituenean.[29] Garrasiaren zenbait kalte ezinezkoak izango dira konpontzeko, baina orotara, margolanaren osotasunak ez du arriskurik.[30][31]

Pop-kulturan

Hogeigarren mende hondarrean, Garrasia imitatua izan da, parodien sorburu, eta kopia peto-petoak egin dira bere kopia-eskubideak amaitu eta berehala. Horrenbestez, egungo pop-kulturaren elementu ikoniko bat bihurtu da. 1983–1984an, Andy Warhol pop artistak Munchen artelanak kopiatzen zituzten serigrafia batzuk ondo zituen, tartean zela Garrasia. Berak adierazita, bere asmoa margolana desakralizatzea zen, erreprodukzio masiboko objektu bihurtuz. Munchek berk egina zuen antzeko zerbait, erreprodukziorako margolanaren litografia bat eginez. Errók Munchen maisu-lanaz egiten duen tratamendu  ironikoa eta lotsagabea Bigarren garrasia (1967) eta Ding Dong (1979) bere margolan akrilikoetan, arte postmodernoaren ezaugarritzat jotzen da.[32]

Kevin McCallister-ek (Macaulay Culkinek) Home Alone filmaren posterrean erakusten duen aurpegierak Garrasia izan zuen inspirazio-iturri. Gary Larson komikigileak Garrasia omentzen du bere Wiener Dog Art margolan eta marrazki bizidunen bilduman. Garrasia, gainera, publizitatean erabili da, baita marrazki bizidunetan ere, adibidez, The Simpsons, baita pelikuletan eta telebistan ere. 2011ko Doctor Who seriean agertzen diren alien etsaiak, Garrasian oinarritu dute haien itxura neurri batean.[33] Garrasia filmako etsaiek janzten duten mamu-antzeko katamaloa margolanean oinarritzen da, Halloweeneko mozorro izateko asmatu ondoren.[34]

Galeria

Erreferentziak

  1. Arthur Lubow, Edvard Munch: Beyond The Scream, Smithsonian Magazine, March 2006, (retrieved 29 March 2013)
  2. .
  3. .
  4. .
  5. Carol Vogel, At $142.4 Million, Triptych Is the Most Expensive Artwork Ever Sold at an Auction, The New York Times, 12 November 2013
  6. .
  7. .
  8. .
  9. .
  10. "Existential Superstar: Another look at Edvard Munch's The Scream" Slate.com Slate (22 November 2005).
  11. .
  12. ISBN 0-19-517022-9..
  13.  doi:10.1055/s-0029-1202593. PMID 22110799..
  14. .
  15. .
  16. .
  17. Brian Singer, Trond Aslaksby, Biljana Topalova-Casadiego and Eva Storevik Tveit, Investigation of Materials Used by Edvard Munch, Studies in Conservation 55, 2010, pp. 1–19.
  18. Edvard Munch, 'The Scream', ColourLex
  19. .
  20. Alex Bello: From the archive, 9 May 1994: Edvard Munch's stolen Scream recovered in undercover sting The Guardian, 9 May 2012
  21. ISBN 978-0-06-053117-1..
  22. Matthew Hart, The Irish Game: A True Story of Crime and Art, Viking Canada, 2004, p. 184.
  23. .
  24. .
  25. .
  26. .
  27. .
  28. .
  29. .
  30. .
  31. .
  32. .
  33. .
  34. .

Bibliografia osagarria

  • Temkin, A., The Scream: Edvard Munch, Museum of Modern Art 2012
  • Heller, R., Edvard Munch: The Scream, Penguin, London 1973

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!