Garbiñe Ubeda Goikoetxea (Ibarra, Gipuzkoa, 1967ko maiatzaren 4a) euskal idazlea, diseinatzailea eta politikaria da.[1] Tolosako Udaleko zinegotzi hautatu zuten 1991ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan, Herri Batasuna alderditik aurkeztuta. 2018ko martxoaren 17an Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari izendatu zuten.[2][3]
Biografia
Lan bat baino gehiago eduki ditu bizitzan zehar, kazetari eta diseinatzaile lanetan ibili baita. Euskal filologia ikasten ere hasi zen, baina azkar batean jauzi egin zuen lan mundura, haren esanetan, garbi zeukalako lan egiteko sortu zela.[4] Txikitatik hartu omen zion afizioa marrazteari; alabaina, ez zuen alor horretan lan egiteko betarik izan eta nahiago izan zuen idazketara jo, nahiz eta afizioa argi erakusten duen liburuak eta jolas grafiko interaktiboak sortu edo ilustratzean, besteak beste.[1]
Kazetaritza mundura sartzeko Argia aldizkaria baliatu zuen, baina ez zen bertan finko gelditu, hara eta hona ibili baitzen hedabide desberdinen artean. 2018ko martxoan Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaritza bere gain hartu zuen.[4]
Lanak
Kronika
Saiakera
Nobela
Erreferentziak
Kanpo estekak