Garatxo benereoa, uzkiko eta genitaletako garatxoa, garatxo anogenitala[1], garatxo puntazorrotza edo kondiloma puntazorrotza jatorri biraleko neoformazioa (normalean harreman benereoz hartua), genitaletako mukosen mailan kokatua; lesioak asko izan ohi dira, oso joriak, eta sorta edo multzotan bilduak (azalore-itxurakoak). Birus etiologikoak garatxo arruntak sortzen dituen birusaren antzekoa dirudi, berdina ez baldin bada. Lesio hauek onberak dira ia beti, nahiz eta (oso kasu bakanetan) malignizaziorako aldaketak gertatu izan diren.[2]Giza papilomaren birusaren zenbait kideek sortua,[3]Hipokratesen garaian jada ezagunak ziren.[4]