Garatxoalarruazaleko eskrezentzia edo goraunea da, papilarra eta hiperkeratosikoa, ongi mugatua, tamainaz aldakorra (2 mm eta 2 cm artekoa), bakarra edo anitza izan daitekeena[1]. Hogeita hamarretik gora garatxo mota daude, bakoitza Papilomabirus desberdin batek sortua, eta guztiak gizakiarentzat espezifikoak dira. Kutsakorrak dira, eta larruazaleko zauri txikietan barrena sartzen dira[2]
Ia garatxo guztiak onberak dira, portzentaia txiki bat minbizi bihur daitekeen arren. Gehienak denborarekin desagertzen dira, baina, batzuetan, deserosoak edota antiestetikoak izan daitezke beren kokapenagatik[2].