Garage, 2007ko Lenny Abrahamson irlandarrak zuzendutako komedia eta drama film bat da. Pat Shortt, Anne-Marie Duff eta Conor J. Ryan aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Irlanda, Josie (Pat Shortt) bizi osoan baserri giroko herri batean dagoen erdipurdiko gasolindegi batean lan egin du. Gizon barnerakoia, onbera eta bakartia da, halere nahiko izaera baikorra du eta bere modura, baita alaia ere. Bestalde, Josieren eskolako ikasgelakidea izan zen eta gasolindegiaren jabea den Gallagher jaunak (John Keogh) ez du bere negozioa mantentzeko interesik eta norbaitek hura erosteko eskeintza baten zain dago, lehen bai lehen saltzeko.
Daviden gasolindegira praktikak egitera David (Conor J. Ryan) mutil gaztea iritsierak Josieren bizimodu lasaia eta monotonoan aldaketak eragingo ditu. Davidi esker Josie inoiz jaramonik egin ez dien bizitzaren hainbat gauzetaz jabetuko da.
Aktoreak
Filmazioa
2006ko udaren amaieran, sei astez, Cloghan (Offaly konderria), Woodford (Galway konderria) eta Rathcabbin (Tipperary konderria) udalerrietan filmatu zen. Zenbait barneko eszena aldiz Dublin hiriburuan.
Kanpo estekak