Lasterketa honen lehen edizioa 1934koirailak 9an ospatu zen 120 kilometroko ibilbide batean lasterketa junior bat bezala. Bere jatorria Wevelgemen jaiotako Gaston Rebryri eginiko omenaldi batean dago, urte horretan Flandriako Tourra eta Paris-Roubaix klasikoak irabazi zituena.[1]Bigarren Mundu Gerraren ondoren, jada profesionalentzako, 1945ekouztailak 29an ospatu zen 200 kilometroko ibilbide batean, eta, egundaino, "Het Vliegend Wiel" txirrindularitza klubak antolatuta.
1947an "udaberriko klasiken" egutegira batu zen, 1957-1959 tarterako "Trofee van Vlaanderen" (Flandriako Saria) osatuz Omloop Het Volkekin batera.
Ibilbidea
Proba honetako oztopo nagusiak, bertan oso ohikoak diren haizea eta euriaz gain, Monterberg eta Kemmelbergeko pabes zatiak dira. Alabaina, bere profil lauaren ondorioz, sprinterrentzako klasikotzat hartzen da, probaren garaile gehienak hala izan direlarik.
Euskaldunak
Ez dira inoiz euskaldunik izan podiumean. Hala ere, euskaldun batzuk lasterketan parte hartu dute. Adibidez, Iñaki Barrenetxea lasterketa bukatu zuen 90eko hamarkadan. Urte batzuk geroago, 2006, 2009, 2010, 2011, 2012 eta 2013. urteetan Euskaltel-Euskadi taldeak lasterketan parte hartu zuen. Talde honetako Koldo Fernández de Larreak 6. postua eskiratu zuen 2009. urtean.