- Artikulu hau Gasteizko udalerriko herrixkari buruzkoa da; Bizkaiko elizatea gaitzat duena beste hau da: «Gamiz (Mungialdea)»
Gamiz Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. Otazun hasi eta Okinako mendatera doan bidearen ertzean dago.
Historia
1332an atxiki zitzaizkion Gasteiz hiriari.
Demografia
Monumentuak
Santa Eulalia eliza da herriko eraikin nagusia. Arkua XIII. mendekoa du, estilo erromaniko berantiarrekoa. Erretaula barrokoa da. Borgoinako errege San Segismundoren erlikia-ontzi bat dago bertan, 1949ko maiatzaren 8an Bolibarreko elizatik eramana.
XVIII. mendeko ermita bat izan zen herrian, eta beste bat, San Gines ermita, 1850erako galdua.
-
Santa Eulalia eliza
-
Santa Eulalia elizako ataria
-
Santa Eulalia elizako atariko kapitelak, aurpegiduna
-
Santa Eulalia elizako atariko kapitelak, landare formakoak
-
Santa Eulalia elizako horma bat
Ikus, gainera
Kanpo estekak