Félix Ignacio Berroeta Torres (Azpeitia, ? - † Valdivia, 1768ko maiatzaren 26a) gipuzkoar militar eta kolonia-administratzailea izan zen, 1761eko iraila eta 1762ko urria artean Txileko gobernadorea izandakoa. 1732an Espainiako armadan sartu eta hainbat gatazkatan borrokatu ondoren, 1760an Amerikara bidali zuten.