Fukoxantinaalga marroietan aurkitzen den xantofila motako pigmentu (C42H58O6) karotenoide bat da. Oliba kolorea ematen dio algari. Oso funtzio zehatzak eta garrantzitsuak betetzen dituzte, izan ere, algenmetabolito funtzioa betetzen baitu, hala nola, CFTR indartzailea, hipogluzemia eragiten du, apoptosia inhibitu...[1] Erlazionatutako gaixotasunari buruz aipatu, kontrako efektua egiten duela, hau da, ondoren aipatuko diren hainbat gaixotasun saihesten laguntzen du.[2]
Algen horma zelularrari dagokionez, konplexua eta zurruna da. Polisakarido adarkatu eta sufredun nahasketaz osatua dago, non, proteina eta ioiekin (Ca, K) elkartuak dauden. Honek, osagai bioaktiboen erauzketa eraginkorra oztopatzen du.[5]
Xurgapenari dagokionez, faktore ezberdinen araberakoa da, hala nola, kantitatea, kontsumitutako lipido motak (purifikatu eta esterifikatu gabeak xurgapen ona, aldiz, esterifikatuak xurgapena oztopatzen du), zuntza etab.[6]
Metatzeari dagokionez, algetan bada aspektu garrantzitsu bat, non, metal astunei dagokiona. Izan ere, afinitate altua baitu metal astunak biltzeko.[7]
Eragin handia dute haragiaren gel / emultsio sistemaren propietateetan, eta egiturak sendoagoak eta murtxikagarriagoak eratuz, ura eta gantzak atxikitzeko ahalmen handiagoa ere badute.[8]
Funtzioak
Fukoxantinak funtzio ezberdinak burutzen ditu:
Obesitatearen aurkako efektua
Fukoxantinak obesitatearen aurkako efektua[9][10] burutzen du, mekanismo ezberdinen bidez. Alde batetik fukoxantinak triglizerido plasmatiko eta hepatikoen kontzentrazioak murrizten ditu, eta bestalde, kolesterolaren entzima erregulatzaileetan eragiten du hauek inhibituz; 3-hidroxi-3-metilglutaril koentzima A erreduktasa eta Azil-koA koentziman esaterako.
Fukoxantinak era onuragarri batean eragiten du, lipidoen metabolismoaren espresio genikoan. Izan ere, Fukoxantinaren dosi handiek arratoietan esaterako, mRNAren Azetil-KoA karboxilasa hepatikoaren (ACC) espresioa murrizten dute. ACC-aren funtzioa gantz azidoen metabolismoa erregulatzea da; entzima hau aktiboa denean, Malonil-KoA ekoizten da. Gainera, fukoxantinak dentsitate altuko lipoproteinen (HDL) eta kolesterol ez HDL-aren balioak handiagotzen ditu, modu honetan, SREBP esterol erregulazioaren proteina aktibatuaz.
Pigmentu honen erabilerak ere, gantz azidoen mRNA sintasaren sintesia murrizten du. Honen ondorioz, gaur egun sindrome metabolikoa tratatzeko mekanismo gisa jardun dezakeen ikertzen ari dira. Baina hala eta guztiz ere, aipatzekoa da, orain arte buruturiko ikerketa guztiak soilik arratoiekin egin direla; hortaz, oraindik ikertzeko dagoen gaia izango litzateke.
Efektu antioxidatzaile eta anti-inflamatorioa
Gantzetan nagusia den dieta batek, obesitatea eragin dezake eta obesitateak aldi berean oxigenoaren konposatu erreaktiboak (ROS) eratzea eragin (zeinek, zeluletan kaltea eragin dezaketen). Fukoxantinaren egitura kimikoa, epoxido eta hidroxilo talde batez osaturik dago; zeintzuk antioxidatzaile indartsu kontsideratzen diren. Hori dela eta, pigmentu honen kontsumoak estres oxidatiboa murriztu dezake, oxigenoaren konposatu erradikalak neutralizatuz. [11]
Intsulinarekiko erresistentzia murriztea
Fukoxantinak intsulinarekiko[12]sentsibilitatea hobetzen du, intsulinaren balioak eta sueroko glukosarenak murrizten ditu. Gainera, abdomeneko gantzaren areagotzea geldiarazten du. Izan ere, fukoxantinak, obesitatearen aurkako efektua burutzen duenez, UCP-1proteinaren espresioa faboratzen du. Ikusi da, UCP-1 proteinaren espresioa faboratzen duten faktoreak hainbat direla; hala nola: hormona tiroideoak, hotza, estimulazio adrenergikoa… Beraz, fukoxantinak, hipotiroidismoa duen pertsona batengan, efektu positiboa izango du. Izan ere, honek gizentzeko joera badu, fukoxantinak aurkako efektua baimenduko baitio subjektuari.
Hala eta guztiz ere, datu hauek soilik animali diabetiko eta obesoekin ateratako ondorioak dira.
Aktibitate erregulatzaile immunologikoa
Fukoxantinak Th17 linfozitoen ezberdintzea [12]inhibitzen du. Hortaz, fukoxantinak gaixotasun inflamatorio kronikoetan eragin dezakeela ondoriozta daiteke, zeinak Th17 zelulen areagotzea eragiten dute. Esate baterako, gaixotasun auto-immuneetan eta hesteetako gaixotasun inflamatorioetan. Fukoxantinak gainera, zelula histaminikoen degranulazioa inhibitzen du.
Erabilerak
Minbizi zelulen apoptosia (heriotza) bultzatzen duela ikusi da hainbat animaliatan[13]. Gizentasunaren aurkako eragina ere baduela ikusi da[14].
Gomendioak
Eguneko dosian 2,4-8 mg fukoxantina[15] inguru hartzeak gizakietan eragin onuragarriak izan ditzakeela uste da denbora tarte iraunkor batean. Hala ere, onurak, dosi kantitatearen arabera aldatuko dira, baina hala eta guztiz ere, oraindik honen dosi egokia ez dago erabat ziurtaturik.
Iturriak
Lehen esan bezala, fukoxantina karotenoide mota bat da, itsasoko algetan aurkitu dezakeguna, izan ere, alga hauen pigmentu bat izango da, haiei kolorea emango diena. Fukoxantina ateratzeko alga nagusienak honakoak dira: Undaria pinnatifida(Wakame), Laminaria japonica (Ma-Kombu), Phaeodactylum tricornutum etaCylindrotheca closterium[16]. Bestalde, fukoxantina, alga marroi(wakame, arame eta kombu) eta diatomeetan (alga zelulabakarrak, 20.000 espezie mota) aurki daiteke ere. Kopuru oso baxuetan aurkitzen diren arren, iturri dira ere barazkiak eta batez ere tomateak.[17][18]
Itsasoko algak bereziki Asiako hego-ekialdean eta Europako hainbat herrialdeetan kontsumitzen dira.
Diatomeak alga planktonikoak dira eta hauek haien urre - marroi kolorearengatik dira bereizgarriak (fukoxantina eduki handia dutelako). Hain zuzen ere, hainbat diatomek itsasoko algek baino 4 aldiz eduki handiagoak izan ditzakete, eta honen ondorioz diatomeak fukoxantina iturri ona dira. Gainera, diatomeak ingurune kontrolatu batean hazi daitezkeen gisa, itsasoko algak itsaso zabalean soilik hazi daitezke.
Erlazionaturiko gaixotasunak
Fukoxantina gantz zeluletan epe luzean metatzen den arren, arratoietan egindako ikerkuntzetan ez da toxizitaterik aurkitu. Fukoxantinaren metabolitoak (fukoxanthinola) DNA-n mutazioak eragin zezakeen aztertu zenean emaitzak negatiboak izan ziren eta 2000mg/kg-ko dosiak ez dira gorputzean efektu kaltegarriak egiteko gai. Hau dela eta, momentuz ez dira gaixotasunik ezta efektu kaltegarriak aurkitu. Hala ere, haurdun dauden emakumeek eta umeek ez lukete suplementua hartu beharko.
Lehen esan bezala, iturri nagusienak algak direnez, efektuak egonez gero, algek normalean eragiten dituztenen antzekoak izango dira. Beraz tiroidismoa duten pertsonetan ez da gomendagarria. Hala ere, beti aditu bati galdetu beharko genioke.[19][20][16]