Fruitu lehorra perikarpo mamigabea, lehorra eta gogorra dituen fruitua da. Haien ur-kantitatea % 50 baino txikiagoa da. Elikagai hauek koipe, proteina eta oligoelementu asko daukate.
Fruitu lehorrak dieta mediterranearraren osagai garrantzitsuak dira. Hainbat substantzia osasungarri dituzte, esaterako fitoesterolak eta substantzia antioxidatzaileak, eta gaixotasun koronarioaren prebentzioan eragin babeslea dutela erakusten duten datu epidemiologikoak badira. Intxaurrek adibidez, azido a-linoleniko kopuru bereziki handia dutenez, eragin antiaterogenikoa omen dute.