- Artikulu hau futbolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Francisco Garate».
Francisco Garate Bergaretxe (Durango, 1916ko urtarrilaren 11[1] - ib., 1986ko irailaren 27a) bizkaitar futbolaria izan zen, aurrelari moduan aritu zena. Ignacio Garate bere anaia futbolaria ere izan zen.
Ibilbidea
Lemoako Kirol Elkartean jokatzen hasi zen 1931n. Ondoren, Kulturaleko plantillan sartu zen, bere herriko taldean.1934an Bilboko Athletic Clubera salto egin zuen. Botak eskegi ondoren, kirol loria ezagutu zuen erakundeari lotuta jarraitu zuen bizitza osoan, eta bigarren entrenatzailea, San Mames zelaiko ordezkaria eta begiralea izan zen.
Garate Athleticeko aurrelari nabarmena izan zen Espainiako gerra zibilaren aurreko eta ondorengo denboraldietan. Lehen denboraldian Liga irabazi zuen, eta zortzi gol sartu zituen, klubeko lehen aurrealde historikoko kide batzuekin batera (Iraragorri, Bata eta Gorostiza).
Ligako txapelduna izan zen 1935-1936an eta 1942-1943an, baita Kopako txapelduna ere 1944-1945ean, eta zenbait aldiz finalista ere bai. Espainiako futbol selekziorako aukeratu zuen Portugaleko taldearen aurka jokatzeko, Vigon eta Bilbon 1939 eta 1941 urteetan, hurrenez hurren.
Taldeak
Erreferentziak
Kanpo estekak