Francesc Sabaté Llopart, izengoitiz El Quico edo Quico Sabaté (Hospitalet de Llobregat, Katalunia, 1915eko martxoaren 30a – Sant Celoni, Katalunia, 1960ko urtarrilaren 5a) anarkista izan zen.
Biografia
CNT-FAI erakunde anarkistako kidea zen, eta Llobregateko meatzarien matxinadan hartu zuen parte 1932an. Aragoiko frontean borrokatu zen faxisten aurka Espainiako Gerra Zibilean, eta erbestera jo behar izan zuen ondoren. Maki taldea antolatuta frankismoaren aurka jarraitu zuen gerrilla-borrokari eutsi zion 1945etik aurrera, Bartzelonan batez ere. Frantzia nazien esku erori zenean, bide klandestinoak antolatzen aritu zen jendeari Pirinioetan barrena ihes egiten laguntzeko. Parisen Lucio Urtubiaren etxean ezkutatuta egon zen luzaroan, eta Urtubian eragin handia izan zuen, berak gero esan zuenez.[1] Guardia zibilekin izandako tiroketa batean bere kideak hil ziren, baina berak, zauriturik, ihes egitea lortu zuen. Mediku baten bila ari zela tirokatu eta hil zuten Kataluniako San Celoni herrian.
Erreferentziak
Kanpo estekak