Fracture (euskaraz Hausdura), 2007ko Gregory Hoblit estatubatuarrak zuzendutako thriller film bat da. Anthony Hopkins, Ryan Gosling, David Strathairn, Rosamund Pike, Embeth Davidtz, Billy Burke, Cliff Curtis, Fiona Shaw eta Bob Gunton aktoreek antzeztu zuten.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Willy Beachum (Ryan Gosling) bere ibilbide profesionalean hasi berri den fiskal gazte handigura bat da. Bestalde, Ted Crawford (Anthony Hopkins) ingeniari adinduak Jennifer (Embeth Davidtz) emaztea odol hotzean tirokatu du. Patuaren ondorioz bi gizonek epaiketa batean elkarri aurre egin beharko diote. Crawford gizasemea burutu duen krimena bezain konplexua eta ustekabekoa dela erakutsiko du, hortaz, Willyren akusazioak bere etorkizun profesionala bezala galbidean jarriko ditu.