Fijiko hindi indoariar taldeko hizkuntza bat da. Fijin du sorburua, eta bertan finkatutako jatorri indiarreko 300.000 bat pertsonen ama hizkuntza da.
Adituen arabera hizkuntza hau oso ezberdina da Indian gehien mintzatzen den Hindi estandarrarekin konparatuz gero. Nederlandera eta Afrikaans arteko ezberdintasun maila antzekoa behintzat. Hizkuntzak bi aldaera nagusi ditu, batzuetan dialekto bezala sailkatuak, eta beste batzuetan hizkuntza bezala; Hindi bhojpuri eta hindi awadhi, ingeles eta fijiera hitz ugariekin. Ozeano Bareko azentuarekin hitz egiten da.
Azkenaldian, eta fijiarren egoera politiko gatazkatsuaren ondorioz, Fijiko indiar ugari Australiara, Zeelanda Berriara, Estatu Batuetara zein Kanadara migratu dira, eta haiekin batera beraien hizkuntza eraman dute.
Kanpo estekak