Ferdinand Kübler (Marthalen, 1919ko uztailaren 24a - Zurich, 2016ko abenduaren 29a), Le Fou pédalant eta L'Homme cheval ezizenduna, txirrindulari suitzar bat izan zen, profesionala 1940 eta 1957 bitartean, denbora horretan 135 garaipen lortu zituelarik.
Ferdi Kübler Suitzako txirrindularirik sarituenetako bat da. Bere herrialdeko txapeldun hamaika alditan maila ezberdinetan, bere lorpenik handienak 1950eko Frantziako Tourrean eta 1951ko Txirrindularitzako Munduko Txapelketan ditu, bietan garaipena lortuz.
Beste ohorezko postu batzuen artean Frantziako Tourrean 2. postu bat, bi 3. postu Italiako Giroan eta beste bi domina gehiago, brontzezko bat eta zilarrezko beste bat Munduko Txapelketan daude.
Bi aldiz baino ez zuen amaitu Tourra, baten 1. eta bestean 2. amaituz.
Txirrindularitza profesionaletik erretiratu ondoren eski monitore bihurtu zen.
Palmaresa
1940
- Suitzako Jazarpen txapelketa
- Suitzako mendiko txapelketa
- Suitzako ziklokross txapelketa
- À travers Lausanne
1941
1942
1943
1944
1945
1947
1948
1949
1950
1951
1952
1953
1954
1955
1956
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
Legenda
— |
Ez zuen parte hartu
|
DSK |
Deskalifikatua
|
UT |
Utzi
|
Erreferentziak
Kanpo estekak