Faustino Rupérez Rincón (Piquera de San Esteban, Soriako probintzia, 1956ko uztailak 29) espainiar txirrindulari ohia da, profesionala 1979 eta 1985 artean.
Zaletu bezala hogei garaipen lortu zituen, horien artean Espainiako txapelketa.
Profesional bezala eman zuen lehen urtean, Faustino Rupérez 4. izan zen Espainiako Vueltan eta Espainiako Txapelketako txapeldun, bigarren amaitu arren, garailea izan zen Isidro Juárezek dopinen aurkako kontrol batean positibo eman ondoren.
Bere lorpenik handiena 1980ko Espainiako Itzulia irabazi izana da. 1982ko Espainiako Itzulian 1979koan lortu zuen 4. postua ere errepikatu zuen.
Munduko Txirrindularitza Txapelketa guztietan parte hartu zuen profesional bezala eman zuen denboran, emaitzarik hoberena bezala 1983an 4. postua lortuz.
Txirrindularitza profesionala utzi ondoren Kas kirol taldearen zuzendari izan zen, talde honekin Seán Kellyk 1988ko Espainiako Itzulia irabazi zuelarik Faustino Rupérezen agindupean. Bitxikeria bezala, Faustino Rupérez da Espainiako Itzulia txirrindulari bezala eta zuzendari bezala irabazi duen bakarra. KAS taldea desagertu ondoren, Rupérez Puertas Mavisaren zuzendaria ere izan zen.
1994an Itsuentzako Kirolen Espainiar Federazioan sartu zen, non tandemeko txirrindularitzaren zuzendari teknikoa den, postu horretan Atlanta, Sydney eta Atenaseko Olinpiar jokoetara joan zelarik.
Palmaresa
1977
1978
1979
1980
1981
1982
1983
1984
1985
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
Legenda
— |
Ez zuen parte hartu
|
DSK |
Deskalifikatua
|
UT |
Utzi
|
Taldeak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Faustino Rupérez - ProCyclingStats