1983ko Euskal Herriko Itzulia txirrindularitza lasterketa honen 23. edizioa izan zen. 1983ko apirilak 4 eta 8 artean egin zuten. 866 kilometro egin ziren 5 etapatan banatuta.
Edizio honetan 5 talde profesional espainiarrek parte hartu zuten (Reynolds, Kelme, Teka, Zor eta Hueso) eta 4 talde atzerritarrek (Sammontana, Inoxpran eta Alfa-Lum Olmo italiarrak eta Euroshop-Splendor belgiarra).
Garailea Reynolds taldeko Julian Gorospe bizkaitarra izan zen, garai hartan txirrindulari gaztea eta etorkizun itxaropentsua zuena, eta 1990ean berriro ere proba hau irabaziko zuena. Bere garaipena Errezilgo gainera iristen zen azken erlojupekoan sendotu zen, non bere espezialitatea ziren kronoeskaladetan erakustaldi bat eman zuen.
Etapak
Sailkapenak
Sailkapen orokorra
Puntukako sailkapena
Mendiko sailkapena
Tarteko helmugen sailkapena
|
|
Kanpo estekak