Ezio Bosso

Ezio Bosso

Bizitza
JaiotzaTurin1971ko irailaren 13a
Herrialdea Italia
HeriotzaBolonia2020ko maiatzaren 15a (48 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Alboko esklerosi amiotrofikoa
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria eta piano-jotzailea
InfluentziakLudwig van Beethoven
Musika instrumentuapianoa

eziobosso.com
IMDB: nm0098174 Facebook: 60850238032 Twitter: eziobosso Souncloud: ezio-bosso-1 Musicbrainz: 987e4395-09be-4f17-abd4-166bf83cf29c Songkick: 8549619 Discogs: 635033 Allmusic: mn0001456760 Edit the value on Wikidata

Ezio Bosso (Turin, 1971ko irailaren 13Bolonia, 2020ko maiatzaren 15a) orkestra zuzendari, musikagile eta musikari italiarra izan zen. Bereziki ezaguna egin zen filmen soinu-bandak sortzen.

Biografia

Txikitatik izan zuen musikaren grina. Bere esanetan, irratian abestiak entzuten zituenean irudipenak zituen. Txikitatik ere musika klasikoaren erakarpena sentitu zuen. Haren anaia nagusia gitarra jotzen zuen eta haren laguntzarekin gitarra eta txirula jotzen ikasi zuen. Lau urtekin musikako teoria hasi zen ikasten eta, halaber, pianoa jotzen. Dena dela, bere pasioa baxua izan zen. Txikitatik ere musika konposatzen saiakerak egin zituen.[1]

Hamasei urteki Lyonen, Frantzian, bakarlari gisa aurkeztu zen eta hor hasi zen bere ibilbidea orkesta desberdinekin arituz. Hasi zen dantzarako eta antzerkirako musika prestatzen ere bai. Ludwig Streicher irakaslea ezagutu zuen eta, haren eraginaz, Vienako Akademiara joan zen bertan konposizioa eta zuzendaritza ikasteko.[2]

90. hamarkadan, oso gazte, bere kontrabaxuaren birtuositatearen ospea zabaldu zen eta mundu osoko orkestekin kolaboratu zuen: New Yorkeko Carnegie Halletik Bruselako Palais des Beaux Arts-era. Kurtsoak eman zituen, bestetik, Parisen eta Japonian. Turingo Juvarra antzokian bere lehen opera taularatu zuen: Alcina; ondoren beste lau egin zituen. Halaber, zinema munduan hasi zen zinema mutuaren filma batzuen soinu-bandak prestatzen.

1998an, Gianluca Maria Tavarelliren One Love filmaren soinu banda egin zuen eta horrekin arrakasta handia izan zuen. 2003an Gabriele Salvatoresen Io Non Ho Paura arrakasta errepikatu zen. Ondorioz, Oscar sarietan gonbidatua izan zen. Eta sari desberdinak jaso zituen: Flaiano saria, Imaie Rising Star saria, Italian Grammy... 2005ean, ezkerreko eskuan lesio larri bat izan zuen; aldi baterako New Yorken egokitu zen. 2005ean Quo Vadis Baby filmaren musika idatzi zuen.

2011an gaixotasun degeneratiboa diagnostikatu zioten, Alboko esklerosi amiotrofikoa, alegia. 2020ko maiatzaren 15ean hil zen, 48 urte zituela.[3]

Kolaborazioak

Hauek dira kolaborazio ezagun batzuk:

  • Christopher Wheeldon (The San Francisco Ballet)
  • The BalletBoyz.
  • Southbank Centre of London.
  • Sydney Dance Company.
  • Rafael Bonachela.
  • James Thiérrée.
  • Scottish Dance Theatre.

Beste artistekin egindako kolaborazioak

  • Billy Corgan (Smashing Pumpkins)
  • Gustavo Beytelmann (Gotan Project)
  • Roberto Saviano (Escritor)
  • Lucariello (Rapero)
  • Jean Michelle Folon (Pintor)

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Leone, Alessandro. (2020-05-15). «Obituario: Ezio Bosso, la música como razón de ser» El País (Noiz kontsultatua: 2020-05-15).
  2. (Italieraz) «Ezio Bosso» Treccani. (Noiz kontsultatua: 2020-05-15).
  3. (Italieraz) «Morto Ezio Bosso, il pianista che ha commosso l'Italia stroncato dalla malattia a 48 anni» Il Messagero 2020-05-15 (Noiz kontsultatua: 2020-05-15).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!