Even Cowgirls Get the Blues (euskaraz Neska Behizainak Ere Tristetzen Dira), 1993ko Gus Van Sant estatubatuarrak zuzendutako drama eta komedia film bat da. Tom Robbins idazlearen 1976ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Uma Thurman, Lorraine Bracco, Angie Dickinson, Noriyuki "Pat" Morita, Keanu Reeves, John Hurt eta Rain Phoenix aktoreek antzeztu zuten.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, Sissy Hankshaw (Uma Thurman) hatz luzeak izatea ekarri dion aldaera genetikoa eta haurtzarotik herrialde osoan barn autoestopa eginez ibili den neska gaztea da. Modelo gisa lan egiten du eta New Yorkeko bere agenteak Oregongo Rubber Rose arrantxoan iragarki bat filmatzeko kontratua lortu berri dio. Bertan, Bonanza Jellybean (River Phoenix) mutil gaztea ezagutu eta elkarrekin arrantxoa okupatzea erabakiko dute, baina azkenean poliziak eskuhartuko du.