Erdi Aroan Euskal Herrian egin zen musikaren arrastoak urriak dira, baina ez horregatik garrantzirik gabeak. Bereziki, Iruñeko gortearen inguruan izandako notazio musikalaren inguruko aurkikuntza batzuk esanguratsuak dira Europako Mendebaldeko garaiko kontestuan. Era berean, Erdi Aro berantiarreko euskal kantagintzaren aztarnak gordetzen dira, batzuk doinuz ere iritsi izan zaizkigunak.
Iruñeko eta Nafarroako erresumak
Jose Antonio Arana Martija musikologo eta euskaltzainaren iritziz[1], Erdi Aroan Iruñean egon zen Euskal Herriko musikaren bihotza. 9. mendetik, artean Iruñeko Erresuma esaten zitzaiolarik entitate hari, gorde izan da Leodegundia erreginaren eztei-kantua, zeinak garaiko notazio musikal baten lehen aztarnetako bat daukan. Era berean, garai hartan eta Nafarroan zuen jatorria Kalam izeneko emakumezko abeslariak, zeinak, Al-Makari historiagilearen arabera, razzia batean harrapatu zuten musulmanek eta Abderraman II.aren mirabe izan zen[2]. Al-Makarik zioen abeslari fina zela.
14. mendean polifonia eskola bat sortu zen Iruñean, eta han asmatu zen nota minima kontzeptua (gaur egungo kortxea)[1]. Garai bertsuan, Europa mendebaldeko musikagintzan Ars Nova aldia hasi zen, eta fenomeno horren ordezkarietako Guillaume de Machaut izan zen, zeina Karlos II.a Nafarroakoaren gortean ere egon zen.
↑(Gaztelaniaz)Menéndez de Esteban, José. (1979). Música de Auroras y Rosarios. Diputación Foral de Navarra, Col. Temas de cultura popular, n. 342, 7 or..
Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!